Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Atzo iluntzean aurkeztu zuten Ordizian ekimena. Herri askotan egin dute jada, Idiazabalen kasu. Herri bakoitzean forma desberdina hartzen duen egitasmoa da, gainera. Ordizian azaroaren 24an egingo dute grabaketa ofiziala, 17:00etan, eta egun horretan herriko plazan elkartuko dira herritarrak, aurrez ikasitako dantza elkarrekin dantzatzeko. Hori da flashmob baten izaera: jende asko gune batean mugimendu berdinak egiten agertzea. Gazta zati bat diskako hamaikagarren abestia aukeratu dute Ordizian dantza egiteko, arin arin bat, hain zuzen. Lau pausu zehaztu dituzte, eta ohiko arin arin bat baino sinpleagoa izango da. Inprobisazio eta bapatekotasun kutsua eman nahi badiote ere, grabaketaren aurretik entseguak egingo dituzte, hilaren 16an (19:00etan) eta 17an (17:00etan). Lehen egunekoa dantza ikasteko entsegua izango da, eta bigarrenekoa grabaketa entsegua. «Dantza pausu oso errazak» direla esan dute aurkezpenean. Parte hartzaileen artean taldeak osatuko dituzte, elkarteka edo multzoka, eta talde bakoitzak rol desberdin bat izango du. Poteoan dauden kuadrillak; enkarguak egiten ari diren pertsonak eta jolasean dabiltzan umeak. Guztiek ere ezaugarri bat dute amankomunean: dantzan amaituko dutela. Norberaren esku utzi dute rola aukeratzea, eta behin izena eman eta hori aukeratuta, antolatzaileek plazan agertuko diren ordena [...]
Urteroko ohiturari jarraituz, Martintxo txerria ikusgai izango da plazan eta pintxoak banatuko dituzte doan
Sasieta Mankomunitateak gaur jakinarazi duenez, Legorretan, Zaldibian eta Itsasondon atez ate bilduko dituzte hiri hondakinak “datozen hilabeteetan” hasita. Data zehatza esan ez badute ere, 2013. urtearen hasieran izango litzateke, abenduan herri batzarrak eta auzokako bilerak egingo dituztelako herritarrekin. Hiru herri horietako udalek “sistema pertsonalizatu berria” jarriko dute indarrean. Sasietako zerbitzuburu Iñaki Erauskinek esplikatu duenez, gaur egun kalean dauden edukiontzi guztiak kendu egingo dituzte —beirarena izan ezik, hori mantenduko dute—. Horren ordez, herritarrekin bileretan zehaztutako egun jakinetan gaika atera beharko dira hondakinak. Kaleko zintzilikarioak jarri ala ez, hori ere batzarretan hitz egingo dela aurreratu dute. Horretarako, herritarren parte-hartzea eskatu dute. Zintzilikariorik jarri ezean, egun horretan atera beharreko hondakinaren ontzi handiagoa egongo da toki jakinetan. Gauean zehar eramango luke Sasietak. Datorren urtean tokatzen da Sasieta Mankomunitatean bilketa zerbitzua ematen duen enpresa atzera aukeratzea, beste hamar urterako kontratuarekin. Herritarrek, beren partetik, etxean bost hondakin mota bereizi beharko dituzte. Plastikozko bost ontzi jasoko dituzte. Bi kolore marroikoak, bat gaur egungo organikoaren neurri berekoa, eta bestea 30 litroko handiagoa. Txikia sukaldean edukitzeko izango da, poltsa konpostagarriarekin. Astean hiru egunetan bilduko denez organikoa, printzipioz, ontzi handiagoa “biltegi modura” erabiltzeko izango da, atera bitartean. Bestetik, kolore griseko ontzitxoan birzikla ezin daitezkeen gaiak jaso beharko dira, izendatutako egunean [...]
Araman eta Ataun San Martinen urteko jai nagusiak ospatuko dituzte, baita Beasaingo Astigarreta auzoan ere. Gaintzan festa berezia dute zapatu gauean, jatorriaren oroimenean. Urteko azken festa bolada da, hori ere su betean datorrena, sinesmen paganoetatik ia gaur arte iraun duten ohiturekin. Goierri asko hedatuta dauden festa gehienen modura, San Martin ingurukoak ere kristautasunaren aurreko jatorria dauka, sustrai paganoetan oinarritua. Eskualdean, gaur egun, Araman eta Ataun San Martinen ospatzen dituzte urteko jai nagusiak. Beasaingo Astigarreta auzoan ere —1929ra arte udalerri izana— bai. Gaintzan, izen bereko ermitaren inguruan hasitako ospakizuna, herri guztira zabalduko dute, larunbat gauean. Beste jaiera askok bezala, San Martinek ere suarekin lotura izan du. Emankortasunaren aldarria egiteko, suzko farolatxoekin etxez etxe kantuan ibiltzeko ohitura dute Europa iparrean, oraindik ere. Suarekin zerikusia duela, edo naturan haren sorburu den eguzkiarekin, badu Emeterio Sorazuk Gaintzan ikusitako oihtura bat: goizero sukaldean sortaldeko leihora inguratu, buruko txapela edo zapia kendu, eta eguzkiari begira hiru ur trago egitearen ohitura. Kristautasunaren aurreko euskal kosmosarekin lotura zukeen keinu hark. Gaintzarekin jarraituz, San Martin ermita herriaren ernemuina izan zen. «Gurdiz Garesetik, zaldiz Zegamatik, eta oinez Gaintzatik pasatzen ziren erromesen geraleku zen. Ospitale txiki bat bazen», dio Sorazuk Gaintza. Kondaira. Ohiturak. Erligiotasuna liburuan. Jentilen Etorrera, igandean San Martin jaietan [...]
Bihar elkarretaratzea egingo dute Ordizian, atzoko lan istripua salatzeko. Gogoratu atzo langile bat hil zela Ordizian, aldamio batetik erorita. Lan istripu gehiagorik ez lelopean elkartuko dira bihar, 18:30ean Ordiziako plazan. 15 minutu iraungo ditu ...
Duela astebete aurkeztu eta hainbeste zeresan eman duen Barrura begiratzeko leihoak film dokumentala Usurbe antzokian eskainiko dute bihar. Bost zuzendari euskaldunek beste bost preso politikoren istorioak eta bizipenak bildu dituzte. Bi saiotan ema...
Gerardo Montero mexikarra munduko txapelduna da ziba akrobatikoan. Bihar Urretxun izango da tradiziozko jolas honekin zer egiteko gai den erakusteko. Hiru erakustaldi eskainiko...
Bategite etorkinen eskubideen aldeko elkarteak, Europako hainbat herrialdetan arrakasta handia izan duen ekimen bat dakar Beasainera. Ekimen horren helburua, bertako familia batek herrian bizi den etorkin familia bat gonbidatu eta elkarrekin bazkaltzea da, elkar ezagutzeko eta herrian dagoen kultur aniztasun hori gertutik bizitzeko. Bategitek antolatu duen ekimena, Gipuzkoa mailan egiten ari diren Alboko familia programaren barruan dago, eta hilaren 18an egingo dute. Bategite elkarteko Lurdes Arregik azaldu duenez, «ekintza hau lehen aldiz egingo da Beasainen eta Gipuzkoan. Baina 2004. urtean hasi zen egiten Txekiar errepublikan, eta Europako beste zazpi naziotan ere egingo dute». Hala, zazpi herrialdetan 420 topaketa egin nahi dituzte; guztira, 2000 lagun inguru mahaiaren bueltan eserita. Alboko familia ekimenaren helburua, bi familiak, bata bertakoa eta bestea etorkina, elkarrekin bazkaltzea da; «elkar ezagutzeko eta jakiteko besteak nola bizi diren, ze ohitura dituzten eta nola sentitzen diren». Gipuzkoa mailan SOS Arrazakeria elkarteak ere bultatzen du programa hori, eta dagoeneko 120 familiak eman dute izena; tartean badira izen ezagunak ere; hala nola Iñigo Lamarka Arartekoa, Gabiñe Biurrun epailea eta Jonan Fernandez Baketik fundazioko koordinatzailea, besteak beste. Beasainen oraingoz bospasei familia daude apuntatuta, baina hilaren 18ra arte denbora dagoenez, jendea animatu nahi dute. «Ekimen interesgarria da eta parte hartu nahi duten guztiak esku zabalik» [...]