‘Dantza zati bat’ ekimena Ordizian ere egingo dute, herriko eragileen laguntzaz
Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Atzo iluntzean aurkeztu zuten Ordizian ekimena. Herri askotan egin dute jada, Idiazabalen kasu. Herri bakoitzean forma desberdina hartzen duen egitasmoa da, gainera. Ordizian azaroaren 24an egingo dute grabaketa ofiziala, 17:00etan, eta egun horretan herriko plazan elkartuko dira herritarrak, aurrez ikasitako dantza elkarrekin dantzatzeko. Hori da flashmob baten izaera: jende asko gune batean mugimendu berdinak egiten agertzea. Gazta zati bat diskako hamaikagarren abestia aukeratu dute Ordizian dantza egiteko, arin arin bat, hain zuzen. Lau pausu zehaztu dituzte, eta ohiko arin arin bat baino sinpleagoa izango da. Inprobisazio eta bapatekotasun kutsua eman nahi badiote ere, grabaketaren aurretik entseguak egingo dituzte, hilaren 16an (19:00etan) eta 17an (17:00etan). Lehen egunekoa dantza ikasteko entsegua izango da, eta bigarrenekoa grabaketa entsegua. «Dantza pausu oso errazak» direla esan dute aurkezpenean. Parte hartzaileen artean taldeak osatuko dituzte, elkarteka edo multzoka, eta talde bakoitzak rol desberdin bat izango du. Poteoan dauden kuadrillak; enkarguak egiten ari diren pertsonak eta jolasean dabiltzan umeak. Guztiek ere ezaugarri bat dute amankomunean: dantzan amaituko dutela. Norberaren esku utzi dute rola aukeratzea, eta behin izena eman eta hori aukeratuta, antolatzaileek plazan agertuko diren ordena [...]
Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin.
Atzo iluntzean aurkeztu zuten Ordizian ekimena. Herri askotan egin dute jada, Idiazabalen kasu. Herri bakoitzean forma desberdina hartzen duen egitasmoa da, gainera. Ordizian azaroaren 24an egingo dute grabaketa ofiziala, 17:00etan, eta egun horretan herriko plazan elkartuko dira herritarrak, aurrez ikasitako dantza elkarrekin dantzatzeko. Hori da flashmob baten izaera: jende asko gune batean mugimendu berdinak egiten agertzea.
Gazta zati bat diskako hamaikagarren abestia aukeratu dute Ordizian dantza egiteko, arin arin bat, hain zuzen. Lau pausu zehaztu dituzte, eta ohiko arin arin bat baino sinpleagoa izango da. Inprobisazio eta bapatekotasun kutsua eman nahi badiote ere, grabaketaren aurretik entseguak egingo dituzte, hilaren 16an (19:00etan) eta 17an (17:00etan). Lehen egunekoa dantza ikasteko entsegua izango da, eta bigarrenekoa grabaketa entsegua. «Dantza pausu oso errazak» direla esan dute aurkezpenean. Parte hartzaileen artean taldeak osatuko dituzte, elkarteka edo multzoka, eta talde bakoitzak rol desberdin bat izango du. Poteoan dauden kuadrillak; enkarguak egiten ari diren pertsonak eta jolasean dabiltzan umeak. Guztiek ere ezaugarri bat dute amankomunean: dantzan amaituko dutela. Norberaren esku utzi dute rola aukeratzea, eta behin izena eman eta hori aukeratuta, antolatzaileek plazan agertuko diren ordena finkatuko dute. Hasieran agertuko den jende multzo txikiari herritarrak batuz joango zaizkio, amaieran plaza guztia dantzan ari den jendez gainezka ikusi arte.
Izena eman nahi dutenek Hitzaro euskara elkartean (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66) edo Amets Bide kultur elkartean (ametsbidekulturelkartea@gmail.com) egin dezakete.
Grabazioaren atzetik trikipoteoa eta afaria egingo dituzte.