Seguran ontzi berrerabilgarriak banatuko dituzte arrandegian
Beste herri batzuetan bezala, Seguran ere martxan da arrain bila ontzi berrerabilgarriekin joateko kanpaina. Sasieta Mankomunitatearen eta Kutxako Ekogunearen laguntzaz, etxeetara eskuorri informatiboak bidali dituzte, ontziak nola edo zertarako erabili behar diren azaltzeko. Eskuorri informatibo bakoitzaren azpian ontzi bat dohainik jasotzeko kupoi bat dago. Kupoia bete, moztu eta Ondarre arrandegira joandakoan saltzaileari emanez gero, plastikozko ontzi berde bat jasoko du bezeroak. Honela, plastikozko edo paperezko poltsak erabiltzea ekidingo da, janaria hobeto gordez eta bide batez ingurumenari mesede eginez. Astelehenean banatu zituzten eskuorriak etxeetan eta asteartean hasi ziren ontziak banatzen arrandegian. Ana Insausti saltzailearen esanetan «jende asko» joan zen ontzi bila, «batez ere lehenengo egunean: ontziz betetako kaxa oso bat gastatu zen». Insaustiren esanetan «arrain txikientzat oso ontzi egokiak dira eta nahiko erosoak dira gainera». Arrain handiagoak puskatan sartu beharko dira ontzien barruan, edo poltsetan eramaten jarraitu beharko dute bestela. Erabiltzen jarraitzeak saria du Dohainik ematen diren gauza askotan bezala, ontzi honen kasuan ere, herritarrek ontzia erabiltzen jarraitzea izango da zailena. Horregatik, ontzia erabiltzen duten herritarrek saria jasotzeko aukera izango dute kanpaina honen lehen sei hilabeteetan. Ontzia erabiltzen duten aldi bakoitzeko, herritarrek kupoi bat beteko dute. Hilabete bukaeran kupoi guztiak bildu eta Sasieta Mankomunitateari emango dizkiote zozketa egiteko. Honela, hilabetero 50 [...]
Eskuorri informatibo bakoitzaren azpian ontzi bat dohainik jasotzeko kupoi bat dago. Kupoia bete, moztu eta Ondarre arrandegira joandakoan saltzaileari emanez gero, plastikozko ontzi berde bat jasoko du bezeroak. Honela, plastikozko edo paperezko poltsak erabiltzea ekidingo da, janaria hobeto gordez eta bide batez ingurumenari mesede eginez.
Astelehenean banatu zituzten eskuorriak etxeetan eta asteartean hasi ziren ontziak banatzen arrandegian. Ana Insausti saltzailearen esanetan «jende asko» joan zen ontzi bila, «batez ere lehenengo egunean: ontziz betetako kaxa oso bat gastatu zen».
Insaustiren esanetan «arrain txikientzat oso ontzi egokiak dira eta nahiko erosoak dira gainera». Arrain handiagoak puskatan sartu beharko dira ontzien barruan, edo poltsetan eramaten jarraitu beharko dute bestela.
Erabiltzen jarraitzeak saria du
Dohainik ematen diren gauza askotan bezala, ontzi honen kasuan ere, herritarrek ontzia erabiltzen jarraitzea izango da zailena. Horregatik, ontzia erabiltzen duten herritarrek saria jasotzeko aukera izango dute kanpaina honen lehen sei hilabeteetan.
Ontzia erabiltzen duten aldi bakoitzeko, herritarrek kupoi bat beteko dute. Hilabete bukaeran kupoi guztiak bildu eta Sasieta Mankomunitateari emango dizkiote zozketa egiteko. Honela, hilabetero 50 euroko saria irabazteko aukera izango dute ontziaren erabiltzaileek.
Zozketaren bidez, erabiltzaileek ontziak erabiltzeko ohitura hartzea lortu nahi dute, zozketak amaitutakoan ere ontzia erabiltzen jarrai dezaten.














