San Martin feria jendetsua izan da Zegaman

Jendetza ibili da goiz osoan zehar Zegaman.  Eguerdian euria hasi badu ere,  goiz osoan zehar giro ona egin du eta horrek bisitari ugari erakarri du. Eugerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egin dute plazan eta jende dezente bildu da. Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta txapelketa Olaberriko Aizpea Gaztandegiak lortu du, bigarren postuan Munaingo (Araba) Zabaleta kooperatiba gelditu da eta hirugarren saria Galarretako (Araba) Azkarra kooperatibak lortu du. Hurrenez-hurren, honakoak dira San Martin hauetako herritarren arteko abere lehiaketako irabazleak: Ardietan: Jesus Etxeberria Bildotsetan: Iban Aizpeolea Ahuntzetan: Iban Aizpeolea Antxumeetan: Ander Lasa Pirenaika behietan: Iñaki Labaka Behi mestizoetan: Segundo Arrizabalaga Behi suizoetan: Joxe Azurmendi Zezenetan: Andres Zabaleta Zaldietan: Joxe Domingo Ariztimuño Etxeko behorretan: Jabier Arrondo Mendiko behorretan: Xabier Azurmendi   Pilotalekuan sariak banatzen ari ziren denboran, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatzeko kontzentrazioa ere egin da pilotalekuko armailetan. Behin sari denak amaitu ostean, Zegamako Gazte Herexakoen txerriaren zozketa egin da eta 036 izan da zenbaki saritua.   Arratsaldean buruhandiak eta herritarren arteko San Martin pilota txapelketako finala egongo dira.   Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk:        

Jendetza ibili da goiz osoan zehar Zegaman.  Eguerdian euria hasi badu ere,  goiz osoan zehar giro ona egin du eta horrek bisitari ugari erakarri du. Eugerdiko 12:00etan goi tentsioko linearen aurkako kontzentrazioa egin dute plazan eta jende dezente bildu da.

Aizkorriko eta Urbiako artzainen arteko XIV. gazta txapelketa Olaberriko Aizpea Gaztandegiak lortu du, bigarren postuan Munaingo (Araba) Zabaleta kooperatiba gelditu da eta hirugarren saria Galarretako (Araba) Azkarra kooperatibak lortu du.

Hurrenez-hurren, honakoak dira San Martin hauetako herritarren arteko abere lehiaketako irabazleak:

Ardietan: Jesus Etxeberria

Bildotsetan: Iban Aizpeolea

Ahuntzetan: Iban Aizpeolea

Antxumeetan: Ander Lasa

Pirenaika behietan: Iñaki Labaka

Behi mestizoetan: Segundo Arrizabalaga

Behi suizoetan: Joxe Azurmendi

Zezenetan: Andres Zabaleta

Zaldietan: Joxe Domingo Ariztimuño

Etxeko behorretan: Jabier Arrondo

Mendiko behorretan: Xabier Azurmendi

 

Pilotalekuan sariak banatzen ari ziren denboran, euskal preso eta iheslariak etxeratzeko eskatzeko kontzentrazioa ere egin da pilotalekuko armailetan. Behin sari denak amaitu ostean, Zegamako Gazte Herexakoen txerriaren zozketa egin da eta 036 izan da zenbaki saritua.

 

Arratsaldean buruhandiak eta herritarren arteko San Martin pilota txapelketako finala egongo dira.

 

Hemen goizak utzi dituen irudi batzuk:

IMG_0686 IMG_0635 IMG_0638 IMG_0639 IMG_0644 IMG_0646 IMG_0649 IMG_0652 IMG_0654 IMG_0656 IMG_0660 IMG_0661 IMG_0684 IMG_0686 IMG_0691 IMG_0702 IMG_0704 IMG_0707

 

 

 

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa