Ruben Lanz legazpiarra izan da Behobia-Donostiako lehen goierritarra
Berria.info webguneko bideoa •
IKUSI GOIERRITARREN SAILKAPEN OSOA [.PDF]Ruben Lanz legazpiarra izan da Behobia-Donostia lasterketa amaitzen lehen goierritarra. Guztira, 1:05:26ko denbora behar izan du Behobiatik Donostiara iristeko, Jaume Leiva irabazlearengadik lau minutura. Sailkapen orokorrean 15. egin du Lanzek. Leiva kataluiniarrak ordu bete eta minutu bat behar izan du ibilbidea bukatzeko. Harekin batera osatu dute podiuma Marc Roig kataluniarrak eta Daniel Bayon asturiarrak.
Helmugara iritsi den bigarren goierritarra Angel Vazquez lazkaotarra izan da 1:07:22 denborarekin eta sailkapen orokorreko 29. postuan. Hirugarrena Koldo Agirre beasaindarra izan da (1:09:38) sailkapen orokorreko 82.postuan, laugarrena Idiazabalgo Sergio Serrano (1:09:40) 84. postuan eta bosgarrena Zumarragako David Huebra (1:09:52), sailkapen orokorreko 97. postuan.
Emakumetan lehen goierritarra Elena Calvillo beasaindarra izan da. 1:21:02ko denbora behar izan du ibilbidea osatzeko eta sailkapen orokorrean 1405.postuan sailkatu bada ere, korrikalari emakumezko beteranoetan bigarrena izan da. Legazpiko Ana Sastre izan da Donostiako Boulebard-era iritsi den bigarren emakumezko goierritarra, 1:26:44ko denborarekin eta sailkapen orokorreko 3341 postuan. Hirugarren emakumezko goierritarra Beasaingo Itziar Andueza izan da. Ibilbidea osatzeko 1:26:47ko denbora behar izan du eta sailken orokorrean 3359. postuan iritsi da helmugara. Oihana Kortazar mendi lasterkaria izan da emakumezkoetan garailea, 1:14:42ko denborarekin.
Guztira 25.000 korrikalari zeuden gaurko izena emanda Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko. Horietatik 514 izan dira helmugara iritsi diren goierritarrak.













