18.000 sinaduratik gora euskararen doodle-a eskatuz

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, abenduaren 3an Google bilatzaileko ikurra euskarari lotzeko eskaria forma hartzen ari da sarean. Atxikimenduak biltzen ari dira azken asteetan. Atxikimendu guztiekin Google-ra ohar bat igorriko dute, eskaera eginez. Eusko Ikaskuntzaren oharra: Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan erreferente bat den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-ri. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-k benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu. Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie. Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa