Gaur goizean prentsurreko baten bidez aurkeztu dute gipuzkoarren artean elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoa sustatzeko helburua duen D’elikatuz Bizi kanpaina. Bizi d´elikatuz… eta mugituz!!! gida ere aurkeztu dute kanpainarekin batera. Belen Maiza, Ordiziako alkateordea, Leire Arandia, D´elikatuz zentroko Lehendakaria eta Asier Sarriegi, Foru Aldundiko Kirol zuzendaria izan dira aurkezpenean. Adegirekin batera jardunaldi bat ere antolatu dute ostegunerako. Zazpigarren urtez antolatu dute kanpaina eta gida hiru urtetan argitaratu dute. Jarduera fisikoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta heziketa eskaintzea ditu helburu kanpainak. Gida ildo berean kokatzen da. Lehen gida haur eta gaztetxoei zuzendu zieten; bigarrena adineko pertsonei eta joan den urtekoa emakumeei. Aurtengoa, berriz, Gipuzkoako lan eremuan jarduera fisikoaren eta elikadura osasuntsuaren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa izango da. Kanpainari lotuta, jardunaldi bat ere antolatu dute Adegirekin. Ostegunean, azaroak 15, ospatuko dute, Bizitza estilo osasuntsuak lan eremuan izenburupean. Donostiako Mikeletegi pasealekuko 52. atarian egingo dute jardunaldia. Gidaren 3.500 ale inprimatu dituzte eta saretik deskargatzeko aukera ere jarri dute: http://www.delikatuz.com, www.gipuzkoa.net/kirolak eta www.adegi.es webguneetatik. D’elikatuz Bizi sukaldaritza osasuntsua ikastaroa ere egingo dute, datarik zehaztu ez badute ere. Bertan, giza nutrizioan eta dietetikan aditu batek elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu. Azaroaren 15eko jardunaldia: 9:00 AKTIBILI estrategiaren aurkezpena: jarduera fisikoaren garrantzia (45´) Hizlaria: Juan M. [...]
Lehenengo postuetan amaitu dute txapelketa maila mistoan eta nesken mailan; mutilek hirugarren egin dute.
Aramarrek hiru eguneko festak izan dituzte, asteburuan, herritarren artean elkartu eta jaiak bertan pasatzeko. Ostiralean hasita, kirolak eraman du egitarauaren haria, egunero izan baitira lehiaketak. Hiruna jokalariko saskibaloi txapelketak sustraiak bota ditu Araman, urtero egiten baitute lehiaketa. Irabazleak Julen Zufiria, Itsaso Garmendia eta Ainitze Aiertza izan dira aurten. Ostiralean herri afaria egin zuten gero, 70 bat lagunek. Toki Alai tabernak antolatutako mozorro lehiaketa Alaine Goikoetxea, Amets Arteaga, Unai Galparsoro eta Jon Barbadillok irabazi zuten. Haurren egunean, larunbatean, 23 neska-mutiko elkartu ziren bazkarian. Helduek, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. Zortzi bikote aritu ziren, eta txapeldun Igor Olazabal eta Haritz Urretabizkaia atera ziren, Mikel Turrientes eta Jose Manuel Ezkerra finalean menderatuta. Seiko urre txapelketan Sabina Aldasoro izan zen garaile. Iluntzeko gaztaina janera «jende asko» inguratu zen, udaletik azaldu dutenez. Atzo, Oroith Txiki abesbatza ordiziarraren emankizunaren ondotik, hamaiketakoa eskaini zuen udalak. Toka txapelketa ere jokatu zuten. Ekhi Irribarriak, Lierni Iztuetak eta Haritz Urretabizkaiak eraman zituzten maila bakoitzeko sariak. Azkenik, pilota jaialdian, esku huskako erakustaldian Iker Irribarria aramarrak eta Tolosak 22 eta 20 irabazi zioten Olaetxea-Sanchez bikoteari. Aramako 20. Pala Txapelketako finala ere jokatu zen. Alaine Goikoetxea eta Axier Mujika izan ziren txapeldun, 25 eta 19 irabazi baitzieten Marijo Olazabali eta Asier Unanueri. Herriko [...]
75-71. Hori da markagailuko azken emaitza. Biok Zerbitzuak taldeak ezin izan du garaipena eskuratu asteburuan Atletico San Sebastian taldearen kontra. Partida oso parekatua izan zen (15-16, 33-32, 47-50 eta 75-71 partzialekin). Ordiziarrak aurretik joa...
Larunbatean Ordiziako Majori kiroldegian 3 eta 2 irabazi zion Estanda Ordiziak Valdetires Ferroli. Partida polita jokatu zuten bi taldeek eta ehun lagun inguru bildu ziren ikusleen artean. Bigarren zatian sartu zituzten gol guztiak eta galiziarrak bi a...
Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko kaleetan zazpi mahai jarri dituzte, eguraldi txarragatik %15 proba gutxiago egin dituztela kalkulatu du Angel Rico elkarteko kideak
Jentilen Etorrerak urteroko hitzorduari eutsi dio Ataunen. San Martin auzoan, bertako jaietan, atzo kale ibilaldia egin zuten, jaiei azken puntua ipintzeko. Plazatik Iztatorrera joan-etorria osatu zuten, lehenbizi agintarien eta herritarren saldoa joan, eta jentilekin eta sorginekin batera etorri. Herriguneko kale-argiak itzali, eta menditarren zuziekin argitu zuten auzoa, giro berezia sortuz, mitologiaren eta paganismoaren mugetaraino joanda. Ohiko pertsonaia mitologikoek —Torto, San Martin Txiki…— eta gainerakoek —alkatea, apaiza, pregoilaria…— egin zuten kale ikuskizuna. Atzo, zaindariaren eguna izateaz gainera, herriko jubilatuentzat aparteko festa jartzeko ere baliatu zuten. Erretiratuen egunean, lagunarteko bazkaria egin zuten, mezaren eta ondorengo saldaren jarraian. Jentilen Etorrera kale ikuskizunaren argazki sorta (Egilea: Andoni Aizpurua).
Juan Mari Legorbururentzat eta Miriam Frailerentzat izan da Ilinti merkatarien elkarteak antolatu duten lehiaketako saria. Elkarteko dendetan gastatzeko 1.000 euroko balea partekatu beharko dute biek. Cristina eta Sologaistoa dendetako erakusleihoetan ...
Beasainek oraindik ez dio denboraldi hasierako bolada kaskarrari buelta eman. Asteburuan bana berdindu du Zamudioren kontra. Denboraldi honetan jokatu dituzten hamabi partidetatik bederatzi berdindu ditu Beasainek, bi galdu eta bakarra irabazi. Horrenb...
Xabier Euzkitzek ETBn gidatzen duen Bisitaria saioan, Iñaki Murua gabiriarra bisitatuko dute aste honetan. Astezkenean eskainiko dute goierritarraren saioa, 22:00ean ETB1en. Muruak Gabirian jaso zuen bisitaria. Astearteroko Goierriko bertsolarien batzarrean hasi zuten bisita eta biharamunean Ordiziako azokara joan ziren. Azkenik, Goierriko lanbide heziketako eskolara joan ziren, Murua bertako irakaslea baita. Saio honetan asteazkenero pertsona famatu baten bizitzan murgiltzen dira, baina gonbidatua platora eraman beharrean saioko kideak bere etxera joaten dira. 48 orduz gonbidatuaren atzetik ibili ohi dira egunero egiten dituen gauzak ezagutzeko.
Azaroaren 24an Dantza zati bat flashmoba grabatuko dute Ordizian. Herritarrek dantza bat ikasi beharko dute ekimenean parte hartzeko, eta antolatzaileek dantzarako pausuak bideoz grabatu dituzte, ikastea errazagoa izan dadin. Youtuben jarri dute bideo...