Araman herri giro paregabea festetan
Aramarrek hiru eguneko festak izan dituzte, asteburuan, herritarren artean elkartu eta jaiak bertan pasatzeko. Ostiralean hasita, kirolak eraman du egitarauaren haria, egunero izan baitira lehiaketak. Hiruna jokalariko saskibaloi txapelketak sustraiak bota ditu Araman, urtero egiten baitute lehiaketa. Irabazleak Julen Zufiria, Itsaso Garmendia eta Ainitze Aiertza izan dira aurten. Ostiralean herri afaria egin zuten gero, 70 bat lagunek. Toki Alai tabernak antolatutako mozorro lehiaketa Alaine Goikoetxea, Amets Arteaga, Unai Galparsoro eta Jon Barbadillok irabazi zuten. Haurren egunean, larunbatean, 23 neska-mutiko elkartu ziren bazkarian. Helduek, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. Zortzi bikote aritu ziren, eta txapeldun Igor Olazabal eta Haritz Urretabizkaia atera ziren, Mikel Turrientes eta Jose Manuel Ezkerra finalean menderatuta. Seiko urre txapelketan Sabina Aldasoro izan zen garaile. Iluntzeko gaztaina janera «jende asko» inguratu zen, udaletik azaldu dutenez. Atzo, Oroith Txiki abesbatza ordiziarraren emankizunaren ondotik, hamaiketakoa eskaini zuen udalak. Toka txapelketa ere jokatu zuten. Ekhi Irribarriak, Lierni Iztuetak eta Haritz Urretabizkaiak eraman zituzten maila bakoitzeko sariak. Azkenik, pilota jaialdian, esku huskako erakustaldian Iker Irribarria aramarrak eta Tolosak 22 eta 20 irabazi zioten Olaetxea-Sanchez bikoteari. Aramako 20. Pala Txapelketako finala ere jokatu zen. Alaine Goikoetxea eta Axier Mujika izan ziren txapeldun, 25 eta 19 irabazi baitzieten Marijo Olazabali eta Asier Unanueri. Herriko [...]
Aramarrek hiru eguneko festak izan dituzte, asteburuan, herritarren artean elkartu eta jaiak bertan pasatzeko. Ostiralean hasita, kirolak eraman du egitarauaren haria, egunero izan baitira lehiaketak.
Hiruna jokalariko saskibaloi txapelketak sustraiak bota ditu Araman, urtero egiten baitute lehiaketa. Irabazleak Julen Zufiria, Itsaso Garmendia eta Ainitze Aiertza izan dira aurten. Ostiralean herri afaria egin zuten gero, 70 bat lagunek. Toki Alai tabernak antolatutako mozorro lehiaketa Alaine Goikoetxea, Amets Arteaga, Unai Galparsoro eta Jon Barbadillok irabazi zuten.
Haurren egunean, larunbatean, 23 neska-mutiko elkartu ziren bazkarian. Helduek, berriz, mus txapelketa jokatu zuten. Zortzi bikote aritu ziren, eta txapeldun Igor Olazabal eta Haritz Urretabizkaia atera ziren, Mikel Turrientes eta Jose Manuel Ezkerra finalean menderatuta. Seiko urre txapelketan Sabina Aldasoro izan zen garaile. Iluntzeko gaztaina janera «jende asko» inguratu zen, udaletik azaldu dutenez.
Atzo, Oroith Txiki abesbatza ordiziarraren emankizunaren ondotik, hamaiketakoa eskaini zuen udalak. Toka txapelketa ere jokatu zuten. Ekhi Irribarriak, Lierni Iztuetak eta Haritz Urretabizkaiak eraman zituzten maila bakoitzeko sariak.
Azkenik, pilota jaialdian, esku huskako erakustaldian Iker Irribarria aramarrak eta Tolosak 22 eta 20 irabazi zioten Olaetxea-Sanchez bikoteari. Aramako 20. Pala Txapelketako finala ere jokatu zen. Alaine Goikoetxea eta Axier Mujika izan ziren txapeldun, 25 eta 19 irabazi baitzieten Marijo Olazabali eta Asier Unanueri. Herriko bi taldek herri-kirol saioa egin zuten ondoren.