Bederatzigarren partida berdindu du Beasainek
Beasainek oraindik ez dio denboraldi hasierako bolada kaskarrari buelta eman. Asteburuan bana berdindu du Zamudioren kontra. Denboraldi honetan jokatu dituzten hamabi partidetatik bederatzi berdindu ditu Beasainek, bi galdu eta bakarra irabazi. Horrenb...
Beasainek oraindik ez dio denboraldi hasierako bolada kaskarrari buelta eman. Asteburuan bana berdindu du Zamudioren kontra. Denboraldi honetan jokatu dituzten hamabi partidetatik bederatzi berdindu ditu Beasainek, bi galdu eta bakarra irabazi. Horrenbestez, 12 punturekin dago, sailkapeneko 14. postuan. Datorren larunbatean Alaves B taldearen kontra jokatuko dute, etxean.