Biok Zerbitzuakek lau puntugatik galdu du
75-71. Hori da markagailuko azken emaitza. Biok Zerbitzuak taldeak ezin izan du garaipena eskuratu asteburuan Atletico San Sebastian taldearen kontra. Partida oso parekatua izan zen (15-16, 33-32, 47-50 eta 75-71 partzialekin). Ordiziarrak aurretik joa...
75-71. Hori da markagailuko azken emaitza. Biok Zerbitzuak taldeak ezin izan du garaipena eskuratu asteburuan Atletico San Sebastian taldearen kontra. Partida oso parekatua izan zen (15-16, 33-32, 47-50 eta 75-71 partzialekin). Ordiziarrak aurretik joan ziren partida oson zehar, baina azken txanpan donostiarrek aurrea hartu ziten. Ordiziarren esanetan, partidarn gakoak ordiziarren joko antolatzaileek eginiko falta pertsonal kopurua eta azken laurdenean donostiarrek lortutako hiru puntuko saskiratzeak izan dira. Partida amaitzeko minutu baten faltan eta markagailua 69na berdinduta zegoela lortu zuten horietako saskiratze bat.