Iñaki Murua, asteazkeneko Bisitaria saioan
Xabier Euzkitzek ETBn gidatzen duen Bisitaria saioan, Iñaki Murua gabiriarra bisitatuko dute aste honetan. Astezkenean eskainiko dute goierritarraren saioa, 22:00ean ETB1en. Muruak Gabirian jaso zuen bisitaria. Astearteroko Goierriko bertsolarien batzarrean hasi zuten bisita eta biharamunean Ordiziako azokara joan ziren. Azkenik, Goierriko lanbide heziketako eskolara joan ziren, Murua bertako irakaslea baita. Saio honetan asteazkenero pertsona famatu baten bizitzan murgiltzen dira, baina gonbidatua platora eraman beharrean saioko kideak bere etxera joaten dira. 48 orduz gonbidatuaren atzetik ibili ohi dira egunero egiten dituen gauzak ezagutzeko.
Muruak Gabirian jaso zuen bisitaria. Astearteroko Goierriko bertsolarien batzarrean hasi zuten bisita eta biharamunean Ordiziako azokara joan ziren. Azkenik, Goierriko lanbide heziketako eskolara joan ziren, Murua bertako irakaslea baita.
Saio honetan asteazkenero pertsona famatu baten bizitzan murgiltzen dira, baina gonbidatua platora eraman beharrean saioko kideak bere etxera joaten dira. 48 orduz gonbidatuaren atzetik ibili ohi dira egunero egiten dituen gauzak ezagutzeko.