Jentilak Ataunera jaitsi dira aurten ere
Jentilen Etorrerak urteroko hitzorduari eutsi dio Ataunen. San Martin auzoan, bertako jaietan, atzo kale ibilaldia egin zuten, jaiei azken puntua ipintzeko. Plazatik Iztatorrera joan-etorria osatu zuten, lehenbizi agintarien eta herritarren saldoa joan, eta jentilekin eta sorginekin batera etorri. Herriguneko kale-argiak itzali, eta menditarren zuziekin argitu zuten auzoa, giro berezia sortuz, mitologiaren eta paganismoaren mugetaraino joanda. Ohiko pertsonaia mitologikoek —Torto, San Martin Txiki…— eta gainerakoek —alkatea, apaiza, pregoilaria…— egin zuten kale ikuskizuna. Atzo, zaindariaren eguna izateaz gainera, herriko jubilatuentzat aparteko festa jartzeko ere baliatu zuten. Erretiratuen egunean, lagunarteko bazkaria egin zuten, mezaren eta ondorengo saldaren jarraian. Jentilen Etorrera kale ikuskizunaren argazki sorta (Egilea: Andoni Aizpurua).
Jentilen Etorrerak urteroko hitzorduari eutsi dio Ataunen. San Martin auzoan, bertako jaietan, atzo kale ibilaldia egin zuten, jaiei azken puntua ipintzeko. Plazatik Iztatorrera joan-etorria osatu zuten, lehenbizi agintarien eta herritarren saldoa joan, eta jentilekin eta sorginekin batera etorri.
Herriguneko kale-argiak itzali, eta menditarren zuziekin argitu zuten auzoa, giro berezia sortuz, mitologiaren eta paganismoaren mugetaraino joanda. Ohiko pertsonaia mitologikoek —Torto, San Martin Txiki…— eta gainerakoek —alkatea, apaiza, pregoilaria…— egin zuten kale ikuskizuna.
Atzo, zaindariaren eguna izateaz gainera, herriko jubilatuentzat aparteko festa jartzeko ere baliatu zuten. Erretiratuen egunean, lagunarteko bazkaria egin zuten, mezaren eta ondorengo saldaren jarraian.
Jentilen Etorrera kale ikuskizunaren argazki sorta (Egilea: Andoni Aizpurua).