Lan eremura zuzendutako D´elikatuz Bizi 2012 kanpaina aurkeztu dute
Gaur goizean prentsurreko baten bidez aurkeztu dute gipuzkoarren artean elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoa sustatzeko helburua duen D’elikatuz Bizi kanpaina. Bizi d´elikatuz… eta mugituz!!! gida ere aurkeztu dute kanpainarekin batera. Belen Maiza, Ordiziako alkateordea, Leire Arandia, D´elikatuz zentroko Lehendakaria eta Asier Sarriegi, Foru Aldundiko Kirol zuzendaria izan dira aurkezpenean. Adegirekin batera jardunaldi bat ere antolatu dute ostegunerako. Zazpigarren urtez antolatu dute kanpaina eta gida hiru urtetan argitaratu dute. Jarduera fisikoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta heziketa eskaintzea ditu helburu kanpainak. Gida ildo berean kokatzen da. Lehen gida haur eta gaztetxoei zuzendu zieten; bigarrena adineko pertsonei eta joan den urtekoa emakumeei. Aurtengoa, berriz, Gipuzkoako lan eremuan jarduera fisikoaren eta elikadura osasuntsuaren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa izango da. Kanpainari lotuta, jardunaldi bat ere antolatu dute Adegirekin. Ostegunean, azaroak 15, ospatuko dute, Bizitza estilo osasuntsuak lan eremuan izenburupean. Donostiako Mikeletegi pasealekuko 52. atarian egingo dute jardunaldia. Gidaren 3.500 ale inprimatu dituzte eta saretik deskargatzeko aukera ere jarri dute: http://www.delikatuz.com, www.gipuzkoa.net/kirolak eta www.adegi.es webguneetatik. D’elikatuz Bizi sukaldaritza osasuntsua ikastaroa ere egingo dute, datarik zehaztu ez badute ere. Bertan, giza nutrizioan eta dietetikan aditu batek elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu. Azaroaren 15eko jardunaldia: 9:00 AKTIBILI estrategiaren aurkezpena: jarduera fisikoaren garrantzia (45´) Hizlaria: Juan M. [...]
Gaur goizean prentsurreko baten bidez aurkeztu dute gipuzkoarren artean elikadura osasuntsua eta jarduera fisikoa sustatzeko helburua duen D’elikatuz Bizi kanpaina. Bizi d´elikatuz… eta mugituz!!! gida ere aurkeztu dute kanpainarekin batera. Belen Maiza, Ordiziako alkateordea, Leire Arandia, D´elikatuz zentroko Lehendakaria eta Asier Sarriegi, Foru Aldundiko Kirol zuzendaria izan dira aurkezpenean. Adegirekin batera jardunaldi bat ere antolatu dute ostegunerako.
Zazpigarren urtez antolatu dute kanpaina eta gida hiru urtetan argitaratu dute. Jarduera fisikoaren inguruan herritarrak sentsibilizatzea eta heziketa eskaintzea ditu helburu kanpainak. Gida ildo berean kokatzen da.
Lehen gida haur eta gaztetxoei zuzendu zieten; bigarrena adineko pertsonei eta joan den urtekoa emakumeei. Aurtengoa, berriz, Gipuzkoako lan eremuan jarduera fisikoaren eta elikadura osasuntsuaren bidez osasuna sustatzeko gida praktikoa izango da.
Kanpainari lotuta, jardunaldi bat ere antolatu dute Adegirekin. Ostegunean, azaroak 15, ospatuko dute, Bizitza estilo osasuntsuak lan eremuan izenburupean. Donostiako Mikeletegi pasealekuko 52. atarian egingo dute jardunaldia.
Gidaren 3.500 ale inprimatu dituzte eta saretik deskargatzeko aukera ere jarri dute: http://www.delikatuz.com, www.gipuzkoa.net/kirolak eta www.adegi.es webguneetatik.
D’elikatuz Bizi sukaldaritza osasuntsua ikastaroa ere egingo dute, datarik zehaztu ez badute ere. Bertan, giza nutrizioan eta dietetikan aditu batek elikadura hobetzeko hainbat irizpide eskainiko ditu.
Azaroaren 15eko jardunaldia:
9:00
AKTIBILI estrategiaren aurkezpena: jarduera fisikoaren garrantzia (45´)
Hizlaria: Juan M. Murua. Idazkari teknikoa.
Elikaduraren garrantzia. (45´)
Hizlaria: Ana Elbusto. Nutrizio Medikua.
Alderdi psikologikoak. (45´)
Hizlaria: Iñigo Ochoa de Alda. UPV-EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea.
Bizitza estilo osasuntsuen eragina errendimenduaren hobekuntzan eta lan- absentismoan (30´)
Hizlariak: Ana Elbusto eta Iñigo Ochoa de Alda.
11:45 Atsedena
12:00
Tailer praktikoak
• Ana Elbusto: Elikadura: Jatetxe eta enpresa jangeletan menu osasuntsuen prestaketa. Aukeratzen jakin behar da. (30´).
• Kemen KOZ: Jarduera fisikoa: lan errendimendua hobetzen laguntzen duten ariketak (30´).