Zaletuek garaipenera eraman dute Estanda Ordizia
Larunbatean Ordiziako Majori kiroldegian 3 eta 2 irabazi zion Estanda Ordiziak Valdetires Ferroli. Partida polita jokatu zuten bi taldeek eta ehun lagun inguru bildu ziren ikusleen artean. Bigarren zatian sartu zituzten gol guztiak eta galiziarrak bi a...
Larunbatean Ordiziako Majori kiroldegian 3 eta 2 irabazi zion Estanda Ordiziak Valdetires Ferroli. Partida polita jokatu zuten bi taldeek eta ehun lagun inguru bildu ziren ikusleen artean. Bigarren zatian sartu zituzten gol guztiak eta galiziarrak bi aldiz aurreratu ziren markagailuan. Naiarak eta Maitek sartu zituzten ordiziarren golak.
Taldeko kideek zaletuei eskerrak eman dizkiete euren animoengatik.