50 lagunek hartuko dute parte aurten Ordiziako Mintzalagunean
50 lagun inguru bildu ziren pasa den ostiralean Ordiziako Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpenean. Barrena jauregian elkaru ziren, eta aurkezpenaren atzetik Buah Txabal! antzerkia ikusteko aukera izan zuten bertaratuek. 13 taldetan banatuko dira aurten...
50 lagun inguru bildu ziren pasa den ostiralean Ordiziako Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpenean. Barrena jauregian elkaru ziren, eta aurkezpenaren atzetik Buah Txabal! antzerkia ikusteko aukera izan zuten bertaratuek.
13 taldetan banatuko dira aurten Ordiziako mintzalagunak. Astean gutxienez ordubetez bilduko dira talde hauek, euren artean euskaraz hitz egiteko. Antolatzaileek “egitasmo irekia” dela gogoratu dute, eta ikasturtea hasita egon arren, interesa dutenek oraindik ere izena eman dezaketela azaldu dute. Hitzaro kultur elkartera, Goiztiri AEKra edo Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuetara jo beharko da horretarako.













