Domarda elkartean ostiralean egin zuten bazkideek sagardo lehiaketa, 33. aldiz. 19 kidek parte hartu zuten. Txamari Naldaizek eramana aukeratu zuten onentzat, Altzueta etxekoa. Bigarren Asier Naldaizena (Altzueta), eta hirugarren Manu Sotorena (Eguzkitza sagardoa). Bestetik, Domarda elkartearen 50. urteurreneko afarirako (azaroaren 23an da) izen-ematea ostiralera arte (hilak 16) luzatu dute.
Istripua 15:10ean gertatu da, bi autok aurrez aurre jo dute eta zirkulazioa bide bakarretik bideratu dute
Goierri garaiko Herrira taldeek elkarlanean antolatutako ekimena da, presoen eskubideak aldarrikatzeko
Legazpiko Udala eta Alarde Batzordea armen alardeari datorren urtean jarraipena eman asmoz, lanean hasia da dagoeneko. Aurten bertan behera gelditu da ekimena, Gobernu Ordezkaritzak suzko armak erabiltzen diren edozein ekintza aurrera eramateko araudia...
Ostiral honetan, Txalo produkzioak taldearen Erreleboa antzezlana eskainiko dute, 20:00etan, Usurbe antzokian. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek, soldadutzara doazen bi gazte euskaldunen rola jokatzen dute, umorez betetako lanean. Sarrerak 12...
Goiztiri euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Azaroaren 19an eta 26an egingo dute, 9:30etik 11:30era. Alanbrearen antzeko materiala erabiliz, Larraitz sukia ataundarrak eraztunak eta belarritakoak egiten irakatsiko du bertan. Bi orduko bi sa...
Jatetxearen ustiaketa esleitzeko baldintzak aldatzeko gogoeta prozesua egiten ari da udal gobernua
Lazkao kanpoaldetik inguratzen duen saihesbidean hirugarren biribilgunea eraikitzeko lanak aurki hasiko dira. Eraikitzaile enpresa aukeratuta eta lanak emanda daude, eta azken tramiteak burutu ondoren, datozen egunetan hasteko moduan egongo da errotonda berria, Kanpandegi baserriaren alboan, Ataun aldera. Kanpandegiko errotonda, Iturgaitzagakoa bezala, Goraiki enpresa-batasunak eraikiko du, Iturrioz eta Iparragirre eraikitzaileek osatutako aldi baterako multzoak. Hamabi enpresak aurkeztu zituzten eskaintzak lehiaketa publikora. Lanen kostua 1.072.024,82 eurokoa da, proiektuaren arabera, gehi dagokion BEZa (225.125,21 euro). Ia 1,3 milioi euro, beraz. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du, 2010etik hitz emanda dauden diru laguntzen bitartez.
Lazkaoko Moskorrak taldeak antolatutako 32. mus txapelketarentzat eguna jarri dute: abenduaren 15ean jokatuko da, herriko tabernetan eta elkarteetan. Lehen zortzi bikoteek izango dituzte sariak, denera 2.000 eurotik gora dirutan.
Berria.info • Etxegarateko mendatean kamioiei ez diete oraingoz bidesaririk ezarriko. EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du gaur proposamena, baina atzera egin du azkenean, aurrera ateratzeko modurik ez zuela ikusita. Hiru alderdik elkar hartu dute beste testu bat onartzeko: Bilduk, Aralarrek eta PPk. Gipuzkoako errepideak pagatzeko finantzaketa plan bat aurkezteko eskatu diote hiru alderdi horiek diputazioari. Martxoa amaitzerako egina egon behar du. Aldundiak “eredu oso bat” aurkeztu behar duela erabaki dute hiru alderdi horiek; hots, ez dute balekotzat jo N-1 errepidean soilik jartzea bidesaria. “Gizarte beharrak” kontuan izan beharko ditu araudi berriak. Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatu Larraitz Ugartek nabarmendu du EAJren jarrera bistan utzi duela gaurko saioak: “Errepideak finantzatzeko proposamen seriorik ez daukala argi geratu da. Elkarrizketa haustea soilik nahi du, eta gero eta bakartuago dago”. EAJren izenean, Markel Olanok adierazi du ados jartzea izan dela jeltzaleen helburua, eta, horrelakorik ez zela ikusita, atzera egitea erabaki dutela. Olanok dio euren proposamena dela lehenbizi kamioientzat bidesaria jartzea Etxegaraten eta gero zabaltzea sistema hori herrialdeko lehen mailako sarera.
Euskal Herriko maila nagusiko 25. Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute igandean, Arbizun. Sei aizkolari ariko dira lehian, tartean iaz txapela jantzi zuen Iñaki Azurmendi arriarandarra. Harekin batera, Floren Nzabal, Juan Jose Lopez Azpilikueta, Antonio Senisiain, Joseba Otaegi eta Jexuxmari Mujika ariko dira lehian. Finala igande eguerdian izango da, 12:30ean hasita, Arbizuko kiroldegian.
50 lagun inguru bildu ziren pasa den ostiralean Ordiziako Mintzalaguna egitasmoaren aurkezpenean. Barrena jauregian elkaru ziren, eta aurkezpenaren atzetik Buah Txabal! antzerkia ikusteko aukera izan zuten bertaratuek. 13 taldetan banatuko dira aurten...
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara biziberritzeko planaren barruan urtebetez azpiko haurrentzako masaje ikastaroa antolatu du. Familia bidezko transmisioa indartzeko helburua du ikastaroak. Azaroaren 22ra arte eman daiteke izena Ordiziako Euskara Zerbitzuetan (Kale Nagusia, 26). Ikastaroa azaroaren 28an eta 30ean eta abenduaren 5ean, 12an, 14an, 19an eta 21ean egingo dute. 30 euro ordaindu beharko dira eta saioak 9:50etik 11:00etara egingo dituzte, Ordiziako Urdaneta ikastetxean. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak eskainiko du.
Jabier Muñoa zeraindarraren gaztandegiak brontzezko domina jaso du Austrian antolatzen duten nazioarteko Käsiade gazta lehiaketan. Gereñuko (Araba) Audikana anaien gaztandegia ere saritu dute lehiaketa berean, zilarrezko dominarekin. Bi gaztandegie...