Altzueta sagardoak irabazi du Domardako lehiaketa
Domarda elkartean ostiralean egin zuten bazkideek sagardo lehiaketa, 33. aldiz. 19 kidek parte hartu zuten. Txamari Naldaizek eramana aukeratu zuten onentzat, Altzueta etxekoa. Bigarren Asier Naldaizena (Altzueta), eta hirugarren Manu Sotorena (Eguzkitza sagardoa). Bestetik, Domarda elkartearen 50. urteurreneko afarirako (azaroaren 23an da) izen-ematea ostiralera arte (hilak 16) luzatu dute.
Domarda elkartean ostiralean egin zuten bazkideek sagardo lehiaketa, 33. aldiz. 19 kidek parte hartu zuten. Txamari Naldaizek eramana aukeratu zuten onentzat, Altzueta etxekoa. Bigarren Asier Naldaizena (Altzueta), eta hirugarren Manu Sotorena (Eguzkitza sagardoa).
Bestetik, Domarda elkartearen 50. urteurreneko afarirako (azaroaren 23an da) izen-ematea ostiralera arte (hilak 16) luzatu dute.

Bazkideak eta partaideak sagardoak baloratzen. /Aitor Artza













