Bitxigintza ikastaroan izena emateko epea ireki dute
Goiztiri euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Azaroaren 19an eta 26an egingo dute, 9:30etik 11:30era. Alanbrearen antzeko materiala erabiliz, Larraitz sukia ataundarrak eraztunak eta belarritakoak egiten irakatsiko du bertan. Bi orduko bi sa...
Goiztiri euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Azaroaren 19an eta 26an egingo dute, 9:30etik 11:30era. Alanbrearen antzeko materiala erabiliz, Larraitz sukia ataundarrak eraztunak eta belarritakoak egiten irakatsiko du bertan. Bi orduko bi saio izango dira eta parte hartzaile bakoitzak sei euro ordaindu beharko ditu.
Izena emateko interesa dutenek ostegunera arteko epea dute horretarako. Beasaingo edota Ordiziako euskaltegietara joan beharko dute hori egiteko. Emailez (beasain@aek.org edo ordizia@aek.org) edo telefonoz (943 88 93 40 eta 943 88 91 74) eman daiteke izena.













