‘Erreleboa’ antzezlana ikusgai izango da ostiralean, Usurbe antzokian
Ostiral honetan, Txalo produkzioak taldearen Erreleboa antzezlana eskainiko dute, 20:00etan, Usurbe antzokian. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek, soldadutzara doazen bi gazte euskaldunen rola jokatzen dute, umorez betetako lanean. Sarrerak 12...
Ostiral honetan, Txalo produkzioak taldearen Erreleboa antzezlana eskainiko dute, 20:00etan, Usurbe antzokian. Iker Galartza eta Joseba Usabiaga aktoreek, soldadutzara doazen bi gazte euskaldunen rola jokatzen dute, umorez betetako lanean. Sarrerak 12 euroan daude salgai, lehiatilan bertan eta Kutxaneten.













