Etxegaraten kamioiei kobratzen hastea ez dute onartu Batzar Nagusiek
Berria.info • Etxegarateko mendatean kamioiei ez diete oraingoz bidesaririk ezarriko. EAJk Gipuzkoako Batzar Nagusietara eraman du gaur proposamena, baina atzera egin du azkenean, aurrera ateratzeko modurik ez zuela ikusita. Hiru alderdik elkar hartu dute beste testu bat onartzeko: Bilduk, Aralarrek eta PPk. Gipuzkoako errepideak pagatzeko finantzaketa plan bat aurkezteko eskatu diote hiru alderdi horiek diputazioari. Martxoa amaitzerako egina egon behar du. Aldundiak “eredu oso bat” aurkeztu behar duela erabaki dute hiru alderdi horiek; hots, ez dute balekotzat jo N-1 errepidean soilik jartzea bidesaria. “Gizarte beharrak” kontuan izan beharko ditu araudi berriak. Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatu Larraitz Ugartek nabarmendu du EAJren jarrera bistan utzi duela gaurko saioak: “Errepideak finantzatzeko proposamen seriorik ez daukala argi geratu da. Elkarrizketa haustea soilik nahi du, eta gero eta bakartuago dago”. EAJren izenean, Markel Olanok adierazi du ados jartzea izan dela jeltzaleen helburua, eta, horrelakorik ez zela ikusita, atzera egitea erabaki dutela. Olanok dio euren proposamena dela lehenbizi kamioientzat bidesaria jartzea Etxegaraten eta gero zabaltzea sistema hori herrialdeko lehen mailako sarera.
Aldundiak “eredu oso bat” aurkeztu behar duela erabaki dute hiru alderdi horiek; hots, ez dute balekotzat jo N-1 errepidean soilik jartzea bidesaria. “Gizarte beharrak” kontuan izan beharko ditu araudi berriak.
Gipuzkoako Bide Azpiegitura diputatu Larraitz Ugartek nabarmendu du EAJren jarrera bistan utzi duela gaurko saioak: “Errepideak finantzatzeko proposamen seriorik ez daukala argi geratu da. Elkarrizketa haustea soilik nahi du, eta gero eta bakartuago dago”. EAJren izenean, Markel Olanok adierazi du ados jartzea izan dela jeltzaleen helburua, eta, horrelakorik ez zela ikusita, atzera egitea erabaki dutela. Olanok dio euren proposamena dela lehenbizi kamioientzat bidesaria jartzea Etxegaraten eta gero zabaltzea sistema hori herrialdeko lehen mailako sarera.














