Jabier Muñoa gaztagile zeraindarrak saria jaso du Austriako Käsiade lehiaketan
Jabier Muñoa zeraindarraren gaztandegiak brontzezko domina jaso du Austrian antolatzen duten nazioarteko Käsiade gazta lehiaketan. Gereñuko (Araba) Audikana anaien gaztandegia ere saritu dute lehiaketa berean, zilarrezko dominarekin. Bi gaztandegie...
Jabier Muñoa zeraindarraren gaztandegiak brontzezko domina jaso du Austrian antolatzen duten nazioarteko Käsiade gazta lehiaketan. Gereñuko (Araba) Audikana anaien gaztandegia ere saritu dute lehiaketa berean, zilarrezko dominarekin. Bi gaztandegiek Idiazabal jatorrizko produktuak sortzen dituzte.
Bi gaztandegiak familia ustiapenak dira, Artzai Gazta elkarteko kideak. Euren artaldeko ardien esnea erabiltzen dute gazta egiteko, eta euren ibilbidea hainbat alditan saritu dute.
Austriako Hopfgarten hirian egin dute XI. Nazioarteko Gazta Lehiaketa. Bi urtez behin ospatzen dute eta aurtengo lehiaketan mundu osoko 300 gaztak hartu dute parte.













