Jaioberrientzako masaje ikastaroa antolatu dute Ordizian
Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskara biziberritzeko planaren barruan urtebetez azpiko haurrentzako masaje ikastaroa antolatu du. Familia bidezko transmisioa indartzeko helburua du ikastaroak. Azaroaren 22ra arte eman daiteke izena Ordiziako Euskara Zerbitzuetan (Kale Nagusia, 26). Ikastaroa azaroaren 28an eta 30ean eta abenduaren 5ean, 12an, 14an, 19an eta 21ean egingo dute. 30 euro ordaindu beharko dira eta saioak 9:50etik 11:00etara egingo dituzte, Ordiziako Urdaneta ikastetxean. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak eskainiko du.
Azaroaren 22ra arte eman daiteke izena Ordiziako Euskara Zerbitzuetan (Kale Nagusia, 26). Ikastaroa azaroaren 28an eta 30ean eta abenduaren 5ean, 12an, 14an, 19an eta 21ean egingo dute. 30 euro ordaindu beharko dira eta saioak 9:50etik 11:00etara egingo dituzte, Ordiziako Urdaneta ikastetxean. Jone Beitialarrangoitia psikoterapeuta legazpiarrak eskainiko du.














