Argazki lehiaketako sariak emango dituzte
Datorren larunbatean, azaroak 17, Zumarragako eta Urretxuko Udalek elkarlanean antolatu ohi duten argazki lehiaketako sariak banatuko dituzte Zelai Arizti kultur etxean, Zumarragan. Sariak emateaz gain, lehiaketara aurkeztutako hainbat argazkiren erakusketa ere irekiko dute. Erakusketa azaroaren 25era arte ikusi ahalko da. Sari banaketa 13:00etan izango da













