Victor Mendizabal bekarako proiektua urte bukaerarako aurkeztu behar dute egileek
Ordiziako Udalak, Victor Mendizabal Fundazioaren bidez, Victor Mendizabal-2012 Ordizia II. Ikerketa Bekarako deialdia egin berri du. Abenduaren 28rako aurkeztu beharko dute eskatzaileek ikerketa proiektuaren txosten laburtua –gehienez 20 orrialde–, baita curriculum vitaea –egiaztagiriak barne– eta eskatzaileen lan egoera ziurtatzen duen agiria ere. Orain bi urte egin zuen aurrenekoz udalak Victor Mendizabal bekaren deialdia, kultur eta hezkuntza arloa sustatu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatu asmoz. Aurreneko bekaren irabazleak Jon Ander Ramos EHUko Unibertsitateko doktorea eta Marcelo Irianni Zalakain Buenos Airesko irakale eta ikerlaria izan ziren, Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi lanarengatik. Ikerketaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea dela kontutan izanda. Lanak ikertzeko modukoak izan daitezkeen arlo eta gaietara egongo dira zabalik: historia, artea, ondarea, arkeologia, geografia, ekonomia, soziologia, etnologia, hizkuntza, literatura… Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta 7.000 euro banatuko dira (hasieran %30a, lana egin bitartean beste %30a eta bukaeran gainontzeko %40a). Bekara bakarka nahiz taldeka aurkez daiteke. Taldea aurkeztuz gero, zuzendaritza arduradun bat aukeratu beharko da. Ikerketa lanak originala eta bakarra izan behar du. Hark sortutako fundazioa Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena Argentina Euskal Etxeko proiektuetara lotuta azaltzen da XX. mende hasieratik. 1943an, esaterako, bere izena daraman fundazioa sortu [...]
Ordiziako Udalak, Victor Mendizabal Fundazioaren bidez, Victor Mendizabal-2012 Ordizia II. Ikerketa Bekarako deialdia egin berri du. Abenduaren 28rako aurkeztu beharko dute eskatzaileek ikerketa proiektuaren txosten laburtua –gehienez 20 orrialde–, baita curriculum vitaea –egiaztagiriak barne– eta eskatzaileen lan egoera ziurtatzen duen agiria ere.
Orain bi urte egin zuen aurrenekoz udalak Victor Mendizabal bekaren deialdia, kultur eta hezkuntza arloa sustatu, eta Ordiziari buruzko ikerketak bultzatu asmoz. Aurreneko bekaren irabazleak Jon Ander Ramos EHUko Unibertsitateko doktorea eta Marcelo Irianni Zalakain Buenos Airesko irakale eta ikerlaria izan ziren, Etorkin izatetik zuzendari izatera, masatik erreferentera. Victor Mendizabal, ekaitzean itsasargi lanarengatik.
Ikerketaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea dela kontutan izanda. Lanak ikertzeko modukoak izan daitezkeen arlo eta gaietara egongo dira zabalik: historia, artea, ondarea, arkeologia, geografia, ekonomia, soziologia, etnologia, hizkuntza, literatura… Bekaren iraupena 12 hilabetekoa izango da, eta 7.000 euro banatuko dira (hasieran %30a, lana egin bitartean beste %30a eta bukaeran gainontzeko %40a). Bekara bakarka nahiz taldeka aurkez daiteke. Taldea aurkeztuz gero, zuzendaritza arduradun bat aukeratu beharko da. Ikerketa lanak originala eta bakarra izan behar du.
Hark sortutako fundazioa
Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena Argentina Euskal Etxeko proiektuetara lotuta azaltzen da XX. mende hasieratik. 1943an, esaterako, bere izena daraman fundazioa sortu zuen, eta horren ardura, notario aurrean egindako eskritura baten bidez, Ordiziako Udalari eman zion. Mendizabalen helburu nagusietako bat gazteen artean ikaskuntza eta aurrezpena sustatzea zen. Fundazioa horren baitan sortu zen orain 50 urte pasatxo Ordiziako Laguntasuna Errondaila, eta bi literatur sari ere eman ditu.
Mendizabal II. Beka
Oinarriak
Proiektuak noizko. Abenduaren 28rako aurkeztu behar dira. Gehienez 20 orri.
Egikaritza epea. Beka esleitzen den egunetik 12 hilabeteko epea izango da.
Bekaren zenbatekoa. 7.000 euro, hiru zatitan ordainduta.
Informazioa. Udalaren webgunean (www.ordizia.org) edota Barrenan (943 80 56 30).













