Berdintasun plan berriak «errealista» izan behar duela ondorioztatu dute
Gaur zortzi egin zuten Ordizian 2009-2012 I. Berdintasun Planari buruzko ebaluazioa egiteko lehen tailerra, eta ondorio argi batera iritsi ziren han bildutakoak: aurrera begira onartzen den planak –aurrekoa oraindik indarrean dago– «errealista» izan behar duela. Gaur egingo dute planaren aurrera begirako ildoez hitz egiteko bigarren tailerra, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan. Maddi Garcia Olaskoaga Elhuyar Fundazioko teknikaria ari da tailer horiek dinamizatzen, eta hark azaldu ditu lehen bilera hartako nondik norakoak. Planaren gauzatze-maila azaltzen duten datuak ikusita –oraindik ez dituzte publiko egingo–, plana izan zenaren eta izan beharko lukeenaren hausnarketa egin zuten. «Planak, dauden baliabideetarako, eta denbora laburrean, helburu asko betetzea eta ekintza asko egitea aurreikusten duela ondorioztatu zen», adierazi du Garciak. Tailerrean parte hartu zuten herritarrek «helburu eta ekintza konkretuei heldu, eta horiek sakonki lantzearen alde azaldu» zirela nabarmendu du: «Aldi berean, horrelako planak errealistak izan behar dutela aipatu zen behin eta berriz». Aurrera begirako gogoeta Gaurko bileran aurrekoan utzitako hausnarketari helduko diote, eta aurrerantzean jarraitu beharko liratekeen ildoen inguruko gogoeta egingo dute. «Horretarako, udalaz gaindiko hainbat administraziok gai honetan aritzeko ezarritako irizpideak hartuko ditugu abiapuntutzat», aurreratu du. Bigarren bilera horretara edonor joan daiteke, eta ez da beharrezkoa aurrenekoan parte hartzea. «Tailerrek eragile aktibo izateko aukera ematen diete herritarrei, berdintasuna [...]
Maddi Garcia Olaskoaga Elhuyar Fundazioko teknikaria ari da tailer horiek dinamizatzen, eta hark azaldu ditu lehen bilera hartako nondik norakoak. Planaren gauzatze-maila azaltzen duten datuak ikusita –oraindik ez dituzte publiko egingo–, plana izan zenaren eta izan beharko lukeenaren hausnarketa egin zuten. «Planak, dauden baliabideetarako, eta denbora laburrean, helburu asko betetzea eta ekintza asko egitea aurreikusten duela ondorioztatu zen», adierazi du Garciak. Tailerrean parte hartu zuten herritarrek «helburu eta ekintza konkretuei heldu, eta horiek sakonki lantzearen alde azaldu» zirela nabarmendu du: «Aldi berean, horrelako planak errealistak izan behar dutela aipatu zen behin eta berriz».
Aurrera begirako gogoeta
Gaurko bileran aurrekoan utzitako hausnarketari helduko diote, eta aurrerantzean jarraitu beharko liratekeen ildoen inguruko gogoeta egingo dute. «Horretarako, udalaz gaindiko hainbat administraziok gai honetan aritzeko ezarritako irizpideak hartuko ditugu abiapuntutzat», aurreratu du. Bigarren bilera horretara edonor joan daiteke, eta ez da beharrezkoa aurrenekoan parte hartzea. «Tailerrek eragile aktibo izateko aukera ematen diete herritarrei, berdintasuna lortzea ez baita erakundeen egitekoa soilik».
Planaren ebaluazioa egiteko orain arte egindako ekintzetan sortutako dokumentazioan oinarritu dira; zer egin den eta zer ez, ekintza horiek jarritako helburuak lortzen zenbateraino lagundu duten neurtzeko. Egindako ekintzen eragina neurtzeko «irakurketa zabala» egingo dute.
Datorren asteartean egingo dute hirugarren formakuntza saioa
Berdintasun planari buruzko balorazioa egitearekin bat, batzordean parte hartzen ari diren herritarrak formakuntza saioak egiten ari dira Ordizian. Bi egin dituzte dagoeneko, eta hirugarrena eta azkena datorren asteartean egingo dute, hilaren 20an.
Saio horretan zaintzari buruz ariko dira. Zaintzaren ardurak emakumeen bizitzak baldintzatzen dituela, eta zaintzaren inguruan gogoeta sakona egitea beharrezkotzat jotzen dute. Barrenan elkartuko dira, 18:30etik 20:30era.














