Errezil sagar lehiaketa eta baserriko produktuen azoka igandean Gabirian
Gabirian errezil sagarraren lehiaketa eta nekazaritza produktuen feria izango dira igandean, 10:00etatik 14:00etara, 11. aldiz. Herriko baserritarrei zuzendutako bi urteroko festan parte-hartzea «inoizko handiena» izango da. Errezil sagar sariketan —hiru sari emango dituzte, sailkapenik gabe— 16 baserrik parte hartuko dute, eta sagar-goxo edo menbrilu lehiaketan —sari bakarra— beste 14k. Salmahaiak 12 etxek jarriko dituzte, barazki, ogi, gazta eta bertan ekoitzitako jaki askorekin. Parte-hartzaileek 09:00etarako aurkeztu behar dituzte produktuak, Erbie elkarte antolatzailean. Feria 10:00etan irekiko dute, eliz atarian eta plazako karpan. Berritasun gisa, fruta arbolak inausteko edo txertatzeko erakustaldia prestatu dute. Josu Osa adituak emango ditu azalpenak, bertara eramandako sagarrondo batean, 11:00ak aldera. Bestetik, sagar-goxoa egiten ariko dira bi herritar, eta Korta jatetxeko sukaldari Lontxo Ormazabalek konpota mota desberdinak sukaldatuko ditu. Sari banaketa 13:30a aldera egingo dute. Azken urteetan epaimahaian aritutako Ramon Aseginozala idiazabaldarra, Jose Antonio Iparragirre zeraindarra eta Martin Irazustabarrena —iaz hil zen— omenduko dituzte. Goierri beheko ezti txapelketa ere jokatuko da igandean, eremuko eztigileentzat. Gabirian izango da, orain arte Ormaiztegin egin izan den lehiaketa. Sagar urte «arraroa» Gabino Murua antolatzaile buruak esan duenez sagar urtea «arraroa» izan da aurten. «Alea ondo hartu zuen, baina izugarrizko lehortea izan da. Uztailetik irailera, denera 60 litro bota zuen. Bestetik, beroa. Baina Pilarika [...]
Parte-hartzaileek 09:00etarako aurkeztu behar dituzte produktuak, Erbie elkarte antolatzailean. Feria 10:00etan irekiko dute, eliz atarian eta plazako karpan.
Berritasun gisa, fruta arbolak inausteko edo txertatzeko erakustaldia prestatu dute. Josu Osa adituak emango ditu azalpenak, bertara eramandako sagarrondo batean, 11:00ak aldera.
Bestetik, sagar-goxoa egiten ariko dira bi herritar, eta Korta jatetxeko sukaldari Lontxo Ormazabalek konpota mota desberdinak sukaldatuko ditu.
Sari banaketa 13:30a aldera egingo dute. Azken urteetan epaimahaian aritutako Ramon Aseginozala idiazabaldarra, Jose Antonio Iparragirre zeraindarra eta Martin Irazustabarrena —iaz hil zen— omenduko dituzte.
Goierri beheko ezti txapelketa ere jokatuko da igandean, eremuko eztigileentzat. Gabirian izango da, orain arte Ormaiztegin egin izan den lehiaketa.
Sagar urte «arraroa»
Gabino Murua antolatzaile buruak esan duenez sagar urtea «arraroa» izan da aurten. «Alea ondo hartu zuen, baina izugarrizko lehortea izan da. Uztailetik irailera, denera 60 litro bota zuen. Bestetik, beroa. Baina Pilarika ingurutik 120 litro baino gehiago egin du, egin behar ez zuenean. Goizetik gauera, bat-batean hazi da. Ezin bilduta ibili gara».
Arloaren webgunea sortu dute aurten: errezilsagarra.com.













