Makazaga eta Jauregirentzat 17 urteko kartzela zigorra eskatu dute
Audientzia Nazionalak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du Oskarbi Jauregirentzat eta Xabier Makazagarentzat. 2000ko urriaren 22an Diario Vasco egunkariko Jose Maria Muguruzari bonba liburu bat bidaliz hiltzen saiatzea egozten diete. «Lesio terrorist...
Audientzia Nazionalak 17 urteko kartzela zigorra eskatu du Oskarbi Jauregirentzat eta Xabier Makazagarentzat. 2000ko urriaren 22an Diario Vasco egunkariko Jose Maria Muguruzari bonba liburu bat bidaliz hiltzen saiatzea egozten diete.
«Lesio terrorista» egin nahi izatea eta «lehergailuak edukitzea eta garraiatzea» leporatzen diete bi goierritarrei, eta baita «horren ondorioz sortu ahal izan zitzaketen lesio larriak» sortzeko aukera ere. Muguruzak bonba liburua ireki gabe eraman zuen Ertzantzarengana, susmagarria iruditu zitzaiolako eta, beraz, ez zuen kalte fisikorik jasan.













