Niko Etxarten Urruñako saiora joatera deitu dute Goierriko ikastolek
Goierri beheko hiru ikastolek, Hazia elkarteak, Ziburuko Kolegioak eta Urruñako ikastolak antolatuta, Niko Etxart Zuberoako kantariaren kontzertua izango da hilaren 25ean, Urruñako kiroldegian (Lapurdi), 16:30ean. Goierriko haurrek ere parte hartuko ...
Goierri beheko hiru ikastolek, Hazia elkarteak, Ziburuko Kolegioak eta Urruñako ikastolak antolatuta, Niko Etxart Zuberoako kantariaren kontzertua izango da hilaren 25ean, Urruñako kiroldegian (Lapurdi), 16:30ean. Goierriko haurrek ere parte hartuko dute bertan. Hara joateko autobus zerbitzua egongo da, eta sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira, 10 euroan.
Eragile horiek guztiek elkarlanean antolatutako beste emanaldia Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen saioa da. Abenduaren 30ean izango da, Majorin.













