1965eko kintoen bazkaria igandean izango da
Gaur da 1944. urtean jaiotakoak elkartuko dituen bazkarirako izena emateko azken eguna. 1965. urteko kintoak datorren igandean bilduko dira. Lehenengo meza entzungo dute Urretxuko Lourdesko Amaren parrokian eta gero Zumarragako jatetxe batean izango da bazkaria. Izena emateko: Agustín Albisua (943 03 63 13), Juan M. Aldama (943 03 76 66) eta Alberto Aranguren (943 72 06 69).













