Igartubeitik eta Zumalakarregik Bikain ziurtagiria lortu dute
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak eta Zumalakarregi Museoak Bikain euskararen kalitatearen ziurtagiria lortu berri dute. Ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena. Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da eta ebaluazio horretan Erreferentzia Marko Estandarrean jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. 284 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Bikain ebaluatze-kluba eta 2007 urteaz geroztik 90 erakunde baino gehiagok lortu dute ziurtagiri hau. Goierrin zazpi enpresek dute Igartubeiti eta Zumalakarregi museoez gain, Goierri mailan beste bost enpresek ere badute ziurtagiri hau. Birzikla enpresak 2011 urtean jaso zuen,CAFek 2008 urtean, GKN Driveline Legazpik eta Orklik ere 2008an eta Zumarragako Ospitaleak 2011 urtean jaso zuen euskara kalitatearen ziurtagiri hau. Saria lortu berri duten Goierriko bi museo hauek bihar jasoko dute euren saria edo ziurtagiria Gasteizko Europa Jauregian.
Ziurtagiri ofiziala, publikoa eta doakoa da Bikain, Eusko Jaurlaritzak luzatzen duena, eta enpresa nahiz erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.
Ebaluazio bat egin ondoren eskura daitekeen ziurtagiria da eta ebaluazio horretan Erreferentzia Marko Estandarrean jasotako itemak zein hizkuntzatan dauden eta nola kudeatzen diren egiaztatzen da, besteak beste. 284 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Bikain ebaluatze-kluba eta 2007 urteaz geroztik 90 erakunde baino gehiagok lortu dute ziurtagiri hau.
Goierrin zazpi enpresek dute
Igartubeiti eta Zumalakarregi museoez gain, Goierri mailan beste bost enpresek ere badute ziurtagiri hau. Birzikla enpresak 2011 urtean jaso zuen,CAFek 2008 urtean, GKN Driveline Legazpik eta Orklik ere 2008an eta Zumarragako Ospitaleak 2011 urtean jaso zuen euskara kalitatearen ziurtagiri hau.
Saria lortu berri duten Goierriko bi museo hauek bihar jasoko dute euren saria edo ziurtagiria Gasteizko Europa Jauregian.














