Larruzko paletako beste bi partida jokatuko dira bihar
Gipuzkoako Larruzko paletako txapelketaren bigarren jardunaldiko bi partida jokatuko dira bihar Beti-Alai pilotalekuan, 20:00etan hasita. Oianguko Beñat Ibargurenek eta Iñaki Agirrek Altzako Auzmendi-Amianoren aurka neurtuko dituzte indarrak aurrena,...
Gipuzkoako Larruzko paletako txapelketaren bigarren jardunaldiko bi partida jokatuko dira bihar Beti-Alai pilotalekuan, 20:00etan hasita. Oianguko Beñat Ibargurenek eta Iñaki Agirrek Altzako Auzmendi-Amianoren aurka neurtuko dituzte indarrak aurrena, eta ondoren, Oianguko bi bikote ariko dira elkarren aurka: Berasategi-Letamendia batetik, eta Aranburu-Goiburu bestetik.













