CAFen lan erregulazio espedientea aurkeztea aztertzen ari direla baieztatu dute sindikatuek
Beasaingo CAF enpresako zuzendaritza 300 bat langileri eragingo dion lan erregulazio espedientea aurkeztekotan da. Hala baieztatu dute enpresa batzordean gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek. Trenak bukatzeko azken lanak egiten dituen 4. sektoreari eragingo lioke erregulazioak, eta sei hilabeteko epearekin planteatzen dute, 2013ko urtarriletik ekainera bitartean. Sindikatuen arabera astelehenean, hilak 26, bilduko dira zuzendaritzarekin, proposamen hori aztertzeko. Zuzendaritzak erabakia oraindik ofizial egin ez badu ere, joan den ostegunean jakinarazi zien asmoa enpresa batzordeko ordezkariei. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akaberan lan bolumena %40 txikituko dela aurreikusi du enpresak. Horregatik, akaberako sektoreko 300 eta 350 langile artean izango lirateke kaltetuak. Horrez gain, 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoei borondatezko aldez aurretiko erretiroak eskaintzeko prest dagoela adierazi die zuzendaritzak, ELA sindikatuak azaldu duenez. Xabier Olaizola ELAko Goierriko metal arloko arduradunak, bileran zuzendaritzak proposatzen dituen baldintzen arabera, beraien jarrera aldekoa edo kontrakoa izango dela azaldu du. LAB sindikatuak berriz, «horrelako neurriek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen». Izan ere, erabaki horren ondoren «beste pauso gogorrago batzuk» etor daitezkeela uste dute. «Beste soluzio bide batzuk» badaudela eta bide horiek jorra ditzala eskatu diote enpresari, beti ere, langileekin adostasunean. Erregulazioaren ordez, «lan kargaren falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan» erabiltzea [...]
Beasaingo CAF enpresako zuzendaritza 300 bat langileri eragingo dion lan erregulazio espedientea aurkeztekotan da. Hala baieztatu dute enpresa batzordean gehiengoa duten ELA eta LAB sindikatuek. Trenak bukatzeko azken lanak egiten dituen 4. sektoreari eragingo lioke erregulazioak, eta sei hilabeteko epearekin planteatzen dute, 2013ko urtarriletik ekainera bitartean. Sindikatuen arabera astelehenean, hilak 26, bilduko dira zuzendaritzarekin, proposamen hori aztertzeko.
Zuzendaritzak erabakia oraindik ofizial egin ez badu ere, joan den ostegunean jakinarazi zien asmoa enpresa batzordeko ordezkariei. Hurrengo sei hilabeetan lan prozesuaren akaberan lan bolumena %40 txikituko dela aurreikusi du enpresak. Horregatik, akaberako sektoreko 300 eta 350 langile artean izango lirateke kaltetuak. Horrez gain, 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoei borondatezko aldez aurretiko erretiroak eskaintzeko prest dagoela adierazi die zuzendaritzak, ELA sindikatuak azaldu duenez. Xabier Olaizola ELAko Goierriko metal arloko arduradunak, bileran zuzendaritzak proposatzen dituen baldintzen arabera, beraien jarrera aldekoa edo kontrakoa izango dela azaldu du.
LAB sindikatuak berriz, «horrelako neurriek eta orokorrean lan erreformatik eratorritako neurriek ez dituzte arazoak konpontzen». Izan ere, erabaki horren ondoren «beste pauso gogorrago batzuk» etor daitezkeela uste dute. «Beste soluzio bide batzuk» badaudela eta bide horiek jorra ditzala eskatu diote enpresari, beti ere, langileekin adostasunean.
Erregulazioaren ordez, «lan kargaren falta egiazkoa bada, denbora tarte hori langileen prestakuntzan» erabiltzea eskatu du LABek, eta CAFek aurten ere 100 milioi eurotik gorako irabaziak izango dituela gogorarazi du, eta dirua laguntza publikoetatik kobratuz aurreztu nahi dutela.













