Datorren astean bi txotxongilo emanaldi egingo dituzte Ordizian
Azaroaren 27 eta 28an, asteartea eta asteazkena, txotxongilo emanaldia egingo dute Ordiziako Herri Antzokian. Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo jaialdia aprobetxatuz egingo dituzte emanaldia. Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu du, Tolosako Turismo Ekinbide Etxearen laguntzaz. 24. urtea dute emanaldi hauek antolatzen. Asteartekoa eskoletako ikasleei zuzendutako saioa izango da. Kolonbiako Manicomio de muñecos txotxongilo taldearen Cuidado con la Marimonda lana ikusiko dute egun honetan. Asteazkenekoa, berriz, saio irekia da. 17:30ean hasiko da eta Uruguaiko Angeles de Trapo antzerki taldeak Viajeros del Carrusel izeneko lana eskeiniko du bertan. Manicomio de muñecos Manicomio de muñecos txotxongiloen konpania 1975. urtean sortu zen Medellinen, Liliana María Palacio Hernández-en eskutik. Kolonbiako talderik ospetsuenetarikoa da. Euren lana enpresetan, ikastetxeetan, haur eskoletan eta hainbat hiriburutako agertokietan erakutsi dute. Cuidado con la Marimonda lana Marimondaren kondairan oinarrituta dago. Erreketan bizi da eta mendiak eta urak zaintzen eta babesten ditu. Egun arrunt batean hasten da istorioa, Rafael eta Miguel soroan lanean dabiltzala. Migelek natura errespetatzen du. Rafaelek, aldiz, nahikoa ur eta egur biltzean soilik pentsatzen du. Biei Marimonda agertuko zaie eta bakoitzari bere eskarmentua emango dio. Angeles de trapo Angeles de Trapo, Yolanda Atalla eta Julio Gallok 1981. urtean Uruguaien sortutako konpania da. ulio Gallok Uruguiko Arte eta Antzerki Eskolan [...]
Tolosan egiten den Nazioarteko Txotxongilo jaialdia aprobetxatuz egingo dituzte emanaldia. Ordiziako Udaleko kultura sailak antolatu du, Tolosako Turismo Ekinbide Etxearen laguntzaz. 24. urtea dute emanaldi hauek antolatzen. Asteartekoa eskoletako ikasleei zuzendutako saioa izango da. Kolonbiako Manicomio de muñecos txotxongilo taldearen Cuidado con la Marimonda lana ikusiko dute egun honetan. Asteazkenekoa, berriz, saio irekia da. 17:30ean hasiko da eta Uruguaiko Angeles de Trapo antzerki taldeak Viajeros del Carrusel izeneko lana eskeiniko du bertan.
Manicomio de muñecos
Manicomio de muñecos txotxongiloen konpania 1975. urtean sortu zen Medellinen, Liliana María Palacio Hernández-en eskutik. Kolonbiako talderik ospetsuenetarikoa da. Euren lana enpresetan, ikastetxeetan, haur eskoletan eta hainbat hiriburutako agertokietan erakutsi dute.
Cuidado con la Marimonda lana Marimondaren kondairan oinarrituta dago. Erreketan bizi da eta mendiak eta urak zaintzen eta babesten ditu. Egun arrunt batean hasten da istorioa, Rafael eta Miguel soroan lanean dabiltzala. Migelek natura errespetatzen du. Rafaelek, aldiz, nahikoa ur eta egur biltzean soilik pentsatzen du. Biei Marimonda agertuko zaie eta bakoitzari bere eskarmentua emango dio.
Angeles de trapo
Angeles de Trapo, Yolanda Atalla eta Julio Gallok 1981. urtean Uruguaien sortutako konpania da. ulio Gallok Uruguiko Arte eta Antzerki Eskolan egin zituen bere ikasketak. El galpon txotxongilolari eskolan ere ikasi zuen eta Arte Ederretako Eskola Nazionalean sortzaile plastiko ikasketak burutu zituen.
Camille Saint-Saënsek 1886. urtean idatzi zuen bere obrarik garrantzitsuena: El carnaval de los animales. Lan honetan animalien erreinuko pertsonaiak deskribitzen ditu. Viajeros del carrusel ikuskizunak pertsonaia hauek gertaera dibertigarrien bidez aurkezten dizkigu, txotxongilo automatak eta zuzeneko musika erabiliz.














