Zaldibian Igirua aldeko herri mendia garbituko dute
Zaldibiako herriaren jabetzakoak diren Igiruako mendi belardiak garbitzeko ekimena hartu du udalak. Gaztelu mendiaren inguruko parajeetan, herri belardiak «aspaldian» oteak eta sasiak hartuta daudela eta, ganadua erabiliz garbituko dituzte, «erabiltzaileekin adostu ondoren». Ganadua eremu jakinetan erabiltzeko, aurrez hesitu egingo dute. Piketeak eta hesolak sartzen hasiak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira itxiturak. «Zaldibiako herri mendian zikinduta zegoen lur sail handi bat garbi mantentzeko, ganaduzaleen laguntzarekin ganadu larria bertan egokitzea da asmoa, ote puntak eta gainerakoa jan dezaten», azaldu du udalak. Udalaren Ingurumen Batzordea eta ganaduzaleak ados ipini, eta hesiaren xehetasunak elkarrekin zehaztu zituzten. Aldundiak tokian bertan egin zuen eskuzko lehen xehaketa, eta egunotan hesitze lanak burutzen hasi dira.
Zaldibiako herriaren jabetzakoak diren Igiruako mendi belardiak garbitzeko ekimena hartu du udalak. Gaztelu mendiaren inguruko parajeetan, herri belardiak «aspaldian» oteak eta sasiak hartuta daudela eta, ganadua erabiliz garbituko dituzte, «erabiltzaileekin adostu ondoren».
Ganadua eremu jakinetan erabiltzeko, aurrez hesitu egingo dute. Piketeak eta hesolak sartzen hasiak dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egingo dira itxiturak.
«Zaldibiako herri mendian zikinduta zegoen lur sail handi bat garbi mantentzeko, ganaduzaleen laguntzarekin ganadu larria bertan egokitzea da asmoa, ote puntak eta gainerakoa jan dezaten», azaldu du udalak.
Udalaren Ingurumen Batzordea eta ganaduzaleak ados ipini, eta hesiaren xehetasunak elkarrekin zehaztu zituzten. Aldundiak tokian bertan egin zuen eskuzko lehen xehaketa, eta egunotan hesitze lanak burutzen hasi dira.