«Goiz detektatzea da onena» bularreko minbizia ekiditeko
Katxalin Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkateak antolatuta hitzaldia egin dute Idiazabalen. Donostia Onkologiko Institutuko Arrate Plazaola medikua izan da hizlaria eta bularreko minbiziaren arrazoien azterketaz, tratamenduaz eta prebentzioaz hitz egin du. Atzo eguerdian egin zuen hitzaldia Idiazbalgo udaletxeko areto nagusian. Bertara 40 emakume inguru gerturatu ziren. Plazaolaren esanetan «Idiazabalen beti biltzen da jende ugari halako hitzaldietara», eta atzo ere halaxe izan zen. Lehenago detektatzen dira Hitzaldiaren lehen zatian Plazaolak bularreko minbizia zer den eta honen aurrean zer egin daitekeen azaldu zuen. «Zortzi emakumetik batek izaten du egun bularreko minbizia», zioen. Mamografiak egitearen garrantzia bereziki azpimarratu zuen. Plazaoraren arabera «kontua ez da geroz eta errazago sendatzen dela bularreko minbizia; kontua da orain askoz ere lehenago detektatzen dela, eta, beraz, sendatzeko aukera askoz ere handiagoa dela». Horregatik, «bi urtez behin behintzat, mamografiak egitea» aholkatu zuen medikuak. Plazaolak emandako datuen arabera, «mamografia horien bidez hiru eta bi milimetroko tumoreak detektatzea ere lortzen da». Horrez gain, garrantzia handia eman zion bakoitzak bere bularrak arakatzeari, hilean behin edo, ispilu aurrean jarri eta ezer arrarorik ikusten den erreparatuz, ohean etzandakoan hiru hatzekin bularrak ukituz… Dieta osasuntsua Dietei dagokienean «medikuen aldetik eta naturisten aldetik gauza oso ezberdinak» entzuten dira maiz, baina, «errealitatean ez dago minbizia [...]
Atzo eguerdian egin zuen hitzaldia Idiazbalgo udaletxeko areto nagusian. Bertara 40 emakume inguru gerturatu ziren. Plazaolaren esanetan «Idiazabalen beti biltzen da jende ugari halako hitzaldietara», eta atzo ere halaxe izan zen.
Lehenago detektatzen dira
Hitzaldiaren lehen zatian Plazaolak bularreko minbizia zer den eta honen aurrean zer egin daitekeen azaldu zuen. «Zortzi emakumetik batek izaten du egun bularreko minbizia», zioen.
Mamografiak egitearen garrantzia bereziki azpimarratu zuen. Plazaoraren arabera «kontua ez da geroz eta errazago sendatzen dela bularreko minbizia; kontua da orain askoz ere lehenago detektatzen dela, eta, beraz, sendatzeko aukera askoz ere handiagoa dela».
Horregatik, «bi urtez behin behintzat, mamografiak egitea» aholkatu zuen medikuak. Plazaolak emandako datuen arabera, «mamografia horien bidez hiru eta bi milimetroko tumoreak detektatzea ere lortzen da».
Horrez gain, garrantzia handia eman zion bakoitzak bere bularrak arakatzeari, hilean behin edo, ispilu aurrean jarri eta ezer arrarorik ikusten den erreparatuz, ohean etzandakoan hiru hatzekin bularrak ukituz…
Dieta osasuntsua
Dietei dagokienean «medikuen aldetik eta naturisten aldetik gauza oso ezberdinak» entzuten dira maiz, baina, «errealitatean ez dago minbizia erabat senda dezakeen dieta miragarririk. Dieta osasuntsua egin behar da».
Hitzaldiaren bigarren zatian bularreko minbiziaren inguruko dokumental bat ikusi zuten. Ikus-entzunezkoan minbizia ekiditeko ezer gutxi egin daitekeela azaltzen zen, baina, minbiziari biderik ez errazteko honako gomendioak eman zituen: «Fruta eta barazkiak jan, haragi gorri gutxi jan, argaltzeko dieta gogorrik ez egin, tabakoa eta alkohola baztertu eta gorputza mugitu».
Ikus-entzunezkoa amaitu zenean hitzaldian izan ziren emakumeek gaiarekiko zituzten kezkak eta galderak luzatu zizkioten Plazaolari.














