Heliodoro Etxeberria bake epaileari omenaldia egin diote udalekoek
Orain arte Ormaiztegiko bake epaile izan den Heliodoro Etxeberriak bere kargua uzten duela eta, omenaldia egin diote Ormaiztegiko Udalekoek. Joan den asteburuan Kuko jatetxean bazkaldu zuten denek eta plaka oroigarri bat eman zioten Etxeberriari. Rosa Mari Urkia Ormaiztegiko alkateak eskerrak eman dizkio Etxeberriari, 23 urte hauetan egindako lanarengatik. «Arazoak bideratzen eta konpontzen, eta pertsonengatik eta pertsonentzat lan egiteagatik», adierazi du Urkiak. Herritar guztien izenean eta udalaren izenean «Ormaiztegiko herriaren maitasun eta eskerrik onena» luzatu dizkio.
Rosa Mari Urkia Ormaiztegiko alkateak eskerrak eman dizkio Etxeberriari, 23 urte hauetan egindako lanarengatik. «Arazoak bideratzen eta konpontzen, eta pertsonengatik eta pertsonentzat lan egiteagatik», adierazi du Urkiak. Herritar guztien izenean eta udalaren izenean «Ormaiztegiko herriaren maitasun eta eskerrik onena» luzatu dizkio.













