Herri barruko autobusean bidaiak kobratzen hasi dira atzotik
Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala atzoz geroztik. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da orain, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan»; hau da, bidaia...
Junetorri herri barruko autobus zerbitzua kobratzen hasi da udala atzoz geroztik. Bidaia bakoitza hogei zentimo kostako da orain, hilabetez doakoa izan eta gero. Udaletik jakitera eman dutenez «prezio bera kobratuko da kasu guztietan»; hau da, bidaia bakoitzak berdina balioko du zerbitzua noizean behin edo egunero erabiltzen dutenentzat.
Bidaiak eskudirutan edo Junetorri txartelarekin ordaindu daitezke. Junetorri txartela 3 eurotan eskuratu ahal izango da autobusean bertan. Behin agortuta, leku berean kargatu daiteke; norberak erabakiko du zenbat diru sartu nahi duen. Sei urtetik beherako haurrek ez dute ordaindu beharrik izango, baina txartela aurkeztu beharko dute. Erabiltzaileek laster izango dituzte txartelak eskuragai.
Hiru ibilbide ezberdin
Urriaren amaiera aldera jarri zuten martxan Junetorri autobusa, «auzoak eta herrigunea batzeko» helburuarekin. Cuadra bus enpresak kudeatzen du ordutik zerbitzua. Hiru ibilbide ezberdin egiten ditu. Motzena Urtatza eta herrigunea batzen dituena da. Telleriarte auzora bost aldiz joaten da egunean 45 minutuko ibilbidea osatuz. Luzeena Brinkolara artekoa da. Hiru aldiz egiten du bertara joan etorria, ordu beteko bidaian. Autobusa 7:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 21:00etara dago martxan.













