Kasinoko txapeldunak
Zegamako Kasinoko mus txapelketan 34 bikotek parte hartu dute. Azaroko bi ostiraletan kanporaketak jokatu ondoren, Mikel Goiburu eta Aitor Arakama bikoteak jantzi zituzten txapelak. Finalean Bernat Berasategi eta Gorka Lozano izan zituzten aurkari.














