Plaza dantzariz bete da Ordizian
Ordiziako Dantza zati bat ekimenaren balorazio «oso oso positboa» egin dute antolatzaileek. 400 pertsonatik gora batu ziren larunbatean plazan, autodeterminazio eskubidearen aldeko dantzara. Herriko eragileen laguntzaz, Ordiziako eguneroko bizimodua...
Ordiziako Dantza zati bat ekimenaren balorazio «oso oso positboa» egin dute antolatzaileek. 400 pertsonatik gora batu ziren larunbatean plazan, autodeterminazio eskubidearen aldeko dantzara. Herriko eragileen laguntzaz, Ordiziako eguneroko bizimodua irudikatu eta grabatu zuten lehenik, eta guztiak dantzan hasi ziren ondoren, plaza betetzeraino. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete ekimenean parte hartu zuten pertsona eta talde guztiei.













