Mozio ugari eztabaidatuko dituzte gaurko bilkuran
Gaur, 19:00etan, egingo dute Ordizian azaroko ohiko osoko bilkura. Mozioak eta adierazpenak izango dira aztertuko dituzten gaiak. Frankismoko hilketen inguruan Bilduk aurkeztutako adierazpena, eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko adierazpena iz...
Gaur, 19:00etan, egingo dute Ordizian azaroko ohiko osoko bilkura. Mozioak eta adierazpenak izango dira aztertuko dituzten gaiak. Frankismoko hilketen inguruan Bilduk aurkeztutako adierazpena, eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko adierazpena izango dira lehen biak. Hortik aurrera, etxe kaleratzeen inguruan Bilduk eta PSE-EEk aurkeztutako mozio bana, eta sozialistek zahartze aktiboaren, krisiaren eta Sasietaren inguruko hiru mozio landuko dituzte.













