Ampo Ordiziak Sevillan du partida, Cajasolen aurka
Ampo Ordiziak Sevillan jokatuko du igandean, Cajasol Cienciasen kontra. Cajasol sailkapeneko hamargarren postuan dago, irabazitako partida bakarrarekin. Etxetik kanpo partida bat irabazi gabe hiru urte daramatzaten arren, etxean partida gehienak berega...
Ampo Ordiziak Sevillan jokatuko du igandean, Cajasol Cienciasen kontra. Cajasol sailkapeneko hamargarren postuan dago, irabazitako partida bakarrarekin. Etxetik kanpo partida bat irabazi gabe hiru urte daramatzaten arren, etxean partida gehienak bereganatzen dituzte. Imanol Iruarrizek ezingo du jokatu, zuntz haustura du, eta litekeena da urte amaierara arte ezin jokatu izatea. Tom Quarriek ere ezingo du jokatu, zigortuta dagoelako. Datorren astean bukatuko du zigorra. Partida 11:30ean hasiko dute La Cartuja zelaian.













