Olaberriko tiro zelaia legez kanpo egon arren onartzea salatu dio oposizioak udalari
Olaberriko Udalbatzan oposizioan ari diren Bilduk eta OHE Olaberriko Herri Elkarteak herriko tiro zelaia «modu ilegalean eta klandestinoan» dagoela salatu du, eta hori onartzeagatik udala kritikatu du. Tiro eremuak jarduera baimenik ez duela esan zuten bi taldeek, igandean. Hainbat herritar izan ziren agerraldian. Tiro zelaiko jarduera «oraingoz» legez kanpo jarraitzearen arduradun udala jo dute, «aurreko eta oraingo udalean OEO Olaberriarekin eta Olaberritarrak taldearen onespenarekin». Udalaren jokabidea salatu dute: «Onartzeaz gain udal honek lagundu, kudeatu eta finantzatu ere egiten du tiro zelaia, ondo baino hobeto jakin arren ingurunean eragiten duen segurtasun eza, eragiten ari den ingurumen inpaktua berun eta plater bidez, eta baita kutsadura akustikoa ere». «Luzapenak ematen» Bilduko Gema Etxaniz eta Iñigo Sarasola eta OHEko Jose Bernardo Aldasoro zinegotziek esan dutenez, tiro zelaiaren jarduera legeztatzeko eskaera berrikusteko «behin eta berriz» eskatu dute. «Legedia aztertuta toki horretan legeztatzea oso zaila ikusten dugu, jardueraren ezaugarriengatik eta inguruagatik». Haien iritziz, Olaberriko Udala egoerari «luzapenak» ematen ari da, «eta modu horretan herriari onurarik apenas ekartzen dion jarduera onartzen, baimenik gabe ere». «Udalak hainbesteko enpeinua du legez kanpoko egoera hau bultzatzeko, ezen herrian barrena idatzi bat buzoneatu du, errealitatea desitxuratuz eta jarduera hau legeztatzearen alde ari diren olaberritar batzuen aurka arituz, herritarrak nahastu nahian». Tiro [...]
Olaberriko Udalbatzan oposizioan ari diren Bilduk eta OHE Olaberriko Herri Elkarteak herriko tiro zelaia «modu ilegalean eta klandestinoan» dagoela salatu du, eta hori onartzeagatik udala kritikatu du. Tiro eremuak jarduera baimenik ez duela esan zuten bi taldeek, igandean. Hainbat herritar izan ziren agerraldian.
Tiro zelaiko jarduera «oraingoz» legez kanpo jarraitzearen arduradun udala jo dute, «aurreko eta oraingo udalean OEO Olaberriarekin eta Olaberritarrak taldearen onespenarekin».
Udalaren jokabidea salatu dute: «Onartzeaz gain udal honek lagundu, kudeatu eta finantzatu ere egiten du tiro zelaia, ondo baino hobeto jakin arren ingurunean eragiten duen segurtasun eza, eragiten ari den ingurumen inpaktua berun eta plater bidez, eta baita kutsadura akustikoa ere».
«Luzapenak ematen»
Bilduko Gema Etxaniz eta Iñigo Sarasola eta OHEko Jose Bernardo Aldasoro zinegotziek esan dutenez, tiro zelaiaren jarduera legeztatzeko eskaera berrikusteko «behin eta berriz» eskatu dute. «Legedia aztertuta toki horretan legeztatzea oso zaila ikusten dugu, jardueraren ezaugarriengatik eta inguruagatik». Haien iritziz, Olaberriko Udala egoerari «luzapenak» ematen ari da, «eta modu horretan herriari onurarik apenas ekartzen dion jarduera onartzen, baimenik gabe ere».
«Udalak hainbesteko enpeinua du legez kanpoko egoera hau bultzatzeko, ezen herrian barrena idatzi bat buzoneatu du, errealitatea desitxuratuz eta jarduera hau legeztatzearen alde ari diren olaberritar batzuen aurka arituz, herritarrak nahastu nahian».
Tiro zelaia duela 40 bat urte zabaldu zuten. Herritar talde bat orain bi urte hasi haren aurka.













