Lizarrustiko parketxea jai egunetan irekiko dute abenduan

Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Ur...

Aralar parke naturaleko bi parketxeetako ordutegia aldatu egin dute, abenduaren lehenetik. Abenduan zehar igande eta jai egunetan soilik irekiko dute Lizarrustiko parketxea, 11:00etatik 14:30era. Gaur eta bihar ere (abenduak 6 eta 7) zabalduko dute. Urtarrilean itxita egongo da. Otsailean eta martxoan ere jai egun eta igandeetan irekiko dute. Apirilean, maiatzean, ekainean eta irailean larunbatetan ere irekiko dute (11:00etatik 14:30era), igande eta jaiegunez gain (11:00-14:30). Uztailean eta abuztuan, berriz, asteartetik igandera emango du zerbitzua Lizarrustiko parketxeak, 11:00etatik 14:30era.

San Gregorio auzoan dagoen Barandiaran Museoak, bestetik, honako ordutegia dauka:

  • Urriaren 1etik apirilaren 30era: larunbatetan 10:30-14:30 eta 16:00-18:00; igande eta jaiegunetan 10:30-14:30.
  • Maiatzaren 1etik irailaren 30era: asteartetik ostiralera 10:30-14:30; larunbatetan 10:30-14:30 eta 16:00-18:00; igande eta jaiegunetan 10:30-14:30.
  • Martxoaren 28tik apirilaren 7ra: irekieta.

Taldeentzat bisita gidatuak eta jarduerak urte osoan egin litezke, aurrez erreserba eginda.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa