Martuteneko kartzelarako produktuak bilduko ditu Caritasek
Azken urteetan gabonak gerturatzen ari direnean Caritas elkarteak «Martuteneko kartzelan preso daudenek gustura hartuko lituzketen produktuak» biltzeko ekimena egin du. Aurten ere halaxe egingo dute, aste honetan zehar eta datorren astean, eta denak ...
Azken urteetan gabonak gerturatzen ari direnean Caritas elkarteak «Martuteneko kartzelan preso daudenek gustura hartuko lituzketen produktuak» biltzeko ekimena egin du. Aurten ere halaxe egingo dute, aste honetan zehar eta datorren astean, eta denak batu ondoren, presoei eramango dizkiete. Goierriko herri askotan egingo dira bilketak, bakoitzean puntu ezberdinetan.
Idiazabalen, esaterako, ostiralean eta larunbatean bilduko dira apaiz-etxean 10:00etatik 12:00etara. Seguran dendetan egongo dira produktuak sartzeko kutxak.
Caritasen arabera, honakoak dira gehien behar dituzten produktuak: gizonezkoen eta emakumezkoen barruko arropa berria, bainurako eta kirolerako oinetakoak, galtzerdiak, azazkalak moztekoak… Horiez gain honako produktuak ere eman daitezke: tabako gorria eta metxeroak, pilak, turroi biguna, gutun-azalak eta zigiluak, desodoranteak, hortzetako pastak eta eskuilak eta bainurako gela.













