Elkartu Nahiko txirrinduzaleak, elkartuta berriz ere
Zegamako txirrindulari elkartekoek bizikleta ibilbidea egin dute goizean, eta Txanton tabernak bazkalduz borobildu dute eguna.
Taldeko argazkia atera ondoren abiatu dira bizikleta martxa egitera.Hitza Zegama Elkartu Nahiko txirrindularitza elkartekoek urteroko juntadizoa egin dute gaur. 09:00etan plazan taldeko argazkia atera eta gero (30 lagundik gora), bizikleta ibilbidea egin dute. Zegamatik Ataunera joan, handik Lizarrusti igo –han egin dute hamaiketakoa–, eta Etxarri-Aranaztik Altsasura joan eta gero, Otsaurten behera herrira jaitsiz osatu dute bizikleta martxa. Txanton tabernan bazkalduz bukatu dute eguna.

Lizarrustiko gainean hamaiketakoa eginez berritu dituzte indarrak.













