Pulkraus taldearen gaztetasuna txapeldun futbolean
Lehen finala jokatu eta lehen finala irabazi. Pulkraus taldeak nagusitasunez irabazi dio Gauss talde beteranoari (3-0) Ordiziako kuadrilla arteko futbol txapelketa.
Pullkraus taldekoak garaipena ospatzen, gaur eguerdian, Altamirako Anexoan.Iñaki Gurrutxaga Bukatu da Ordiziako kuadrillen arteko 11ko futbol txapelketa, eta talde berri baten izena gehitu behar zaio garaipen zerrendari. Pulkraus taldeak 3 eta 0 irabazi dio hainbatetan punta-puntan ibilia den Gauss talde beteranoari. Lehen zatia gol bateko aldearekin bukatu da, eta bigarrenean beste bi gol sartu dituzte irabazleek.
Freskotasuna eman dio aurtengo txapelketari talde irabazleak, eta hori erakutsi du gaur ere Altamirako anexoan jokatu den finalean. Beteranoak baino gehiago izan dira hasieratik bukaerara, gazteak erreleboa hartzeko prest daudela erakutsiz. Ohi bezala, harmailak bete-beterik, eta giroa, bero. Aurten ez hirugarren zein laugarren posturako partidarik jokatu.
Behin txapelduna erabakita, ospakizunak zelaitik herriko kaleetara pasatu igaro da. Ohiturari eutsiz, jokalariek eta zaleek poteoa egin dute, eta ondoren txapelketan parte hartu duten hamabi taldeetako ordezkariak eta epaileak elkartu dira urteroko bazkarian. Hitzordua herriko frontoian izango da, 15:00etan hasita. Bazkalostean, berriz, sari banaketa egin dute.
ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga













