Haritz Eguren: «Ardoa bezala, sagardoa ere dastatzen ikasi egin behar da»
Oiharte sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aurten, sagardoa oinarri duena. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriarekin batera Goirrin eskaintza hori ezagutu ahalko den lekua izango da Oiharte. Haritz Eguren nagusiak azaldu ditu eskaintzaren xehetasunak. Zer dira pakete turistiko berriak? Hiru eskaintza egin ditugu beste turismo bulego batzuekin lotuta. Batetik, Zeraingo turismo bulegokoekin egin daitekeen bisita da: Gazta eta Sagardoaren Mendiaren barruan, gazta nola egiten den ezagutzeko artzain batengana joan, eta gero sagardotegira bisita egin daiteke. Beste aukera bat Igartubeiti museoan sagardoa garai batean nola egiten zuten ikasi eta gero gurean egungo teknologia berriekin sagardoa nola egiten dugun ikasteko aukera dago. Eta hirugarren eskaintza D’elikatuzekoekin dugu. Idiazabalgo Gaztaren Museoa bisitatu ostean gurera etortzean datza azken eskaintza hau. Zer azaltzen diezue bisitariei Oihartera datozenean? Bisita hiru zatitan banatzen dugu. Lehenengo zatian etxearen historia, sagardogintzaren historia Euskal Herrian eta hor arrantzaleentzat sagardoak zer garrantzia zuen azaltzen dugu, besteak beste.Bisitaren bigarren zatian bodegako bisita egiten dugu. Sagar lekutik hasten gara, eta sagardoaren prozesua azaltzen diegu: landaketa, podaketa, sagar barietate ezberdinak zer proportziotan erabili behar diren… Handik bodegara joaten gara, eta han, makineriak nola funtzionatzen duen azaltzen diegu, boteilaratzea nola egiten dugun… Boteilaratutako sagardoa eta boteilaratu gabearen ezberdintasuna ikusteko dastatzeko ematen diegu, eta upel inoxidablearen eta egurrezkoaren [...]
Oiharte sagardotegiak eskaintza turistiko berria aurkeztu du aurten, sagardoa oinarri duena. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserriarekin batera Goirrin eskaintza hori ezagutu ahalko den lekua izango da Oiharte. Haritz Eguren nagusiak azaldu ditu eskaintzaren xehetasunak.
Zer dira pakete turistiko berriak?
Hiru eskaintza egin ditugu beste turismo bulego batzuekin lotuta. Batetik, Zeraingo turismo bulegokoekin egin daitekeen bisita da: Gazta eta Sagardoaren Mendiaren barruan, gazta nola egiten den ezagutzeko artzain batengana joan, eta gero sagardotegira bisita egin daiteke. Beste aukera bat Igartubeiti museoan sagardoa garai batean nola egiten zuten ikasi eta gero gurean egungo teknologia berriekin sagardoa nola egiten dugun ikasteko aukera dago. Eta hirugarren eskaintza D’elikatuzekoekin dugu. Idiazabalgo Gaztaren Museoa bisitatu ostean gurera etortzean datza azken eskaintza hau.
Zer azaltzen diezue bisitariei Oihartera datozenean?
Bisita hiru zatitan banatzen dugu. Lehenengo zatian etxearen historia, sagardogintzaren historia Euskal Herrian eta hor arrantzaleentzat sagardoak zer garrantzia zuen azaltzen dugu, besteak beste.Bisitaren bigarren zatian bodegako bisita egiten dugu. Sagar lekutik hasten gara, eta sagardoaren prozesua azaltzen diegu: landaketa, podaketa, sagar barietate ezberdinak zer proportziotan erabili behar diren…
Handik bodegara joaten gara, eta han, makineriak nola funtzionatzen duen azaltzen diegu, boteilaratzea nola egiten dugun… Boteilaratutako sagardoa eta boteilaratu gabearen ezberdintasuna ikusteko dastatzeko ematen diegu, eta upel inoxidablearen eta egurrezkoaren aldeak ere azaltzen dizkiegu.Horrez gain, txotxa eta sagardoaren dastaketa egoki nola egin behar den ere azaltzen diegu. Ikusentzunezko bat ere ikusten dugu bertan. Hori da bisitaren barruan egiten duguna.
Ardoa nola dastatu behar denaz gehiago hitz egin da, baina, sagardoa nola dastatu behar den ez du jende askok jakingo, ezta?
Ez horixe! Sagardotegira etortzen den jende ugari asko dakitelakoan ibiltzen dira, elkarri erakusten, eta askotan ixildu beharra ere izaten dugu. Ardoa bezala, sagardoa ere dastatzen ikasi egin behar da. Izan ere, ezaugarri batzuk hartu behar dira kontuan: sagardoa botatzen den altuera, nola hartu behar den, zer ezaugarri begiratu behar diren, usaimena eta usaimenean akatsik ez izatea, zaporea gazia edo gozoa zer den gehiago, botilakoa edaterakoan hasi aurretik pixka bat astintzea komeni dela, eta abar. Gainera, hemen ardoa baina lehenago edaten zen sagardoa, baina ardoak indar handia lortu du azken urteetan. Hala ere, orain sagardoa berriro bere garrantzia hartzen ari da.
Nori gomendatuko zenioke bisita hauek egitea?
Sagardogintzaren mundua ezagutu nahi duten guzti-guztiei.
Bisitaz gain, zer eskaintzen duzue?
Bisitaren barruan doaz dastaketak, eta nahi izanez, gero pintxoak ere sartzen diren paketeak daude; bazkaria sartzen dutenak eta lotarako eskaintza ere sartzen dutenak badaude. Deskantsu bat hartu ostean, urtarrilaren 12an, hasiko dugu denboraldi berria. Orain enkargatuta ere ematen dugu sagardotegian.













