
Balentzategi Herri Eskolaren mendeurrena ospatuko dute Gabirian datorren asteburuan. Ostiraletik igandera bitartean ekintza mordoxka antolatu dute horretarako. Egun garrantzitsuena igandea izago da, eguerdian ekitaldia eta arratsaldean ikasle eta ikasle ohien ikuskizunak egongo direlako. Hona hemen egitarau osoa: ABENDUAK 14 OSTIRALA -14:15etik 16:00etara: Ate irekiak eskolan. Lehengo eta oraingo jolasez hitz egin eta jolasteko aukera eskolan bertan egongo diren haurrekin batera. -19:00 etan Eskola bizia, herri bizia Eskola Txikiei buruzko DVD emanaldia kultur etxean. Iñaki Alkalde lan honen produktorea bertan izango da ondoren azaltzen diren zalantza eta galderei erantzuteko. ABENDUAK 15 LARUNBATA - Ate irekiak eskolan -Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. -17:00etan kafe-tertulia egingo da, eskolaren lehenari eta orainari buruz jarduteko Erbie elkartean. ABENDUAK 16 IGANDEA -Ate irekiak eskolan -Dantzalekuan antzinako eta oraingo material eta argazkien erakusketa egongo da. Ordutegia 11:00etatik 14:00etara goizez eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. -13:00etan mendeurrena ospatzeko ekitaldia. -18:00etan ikasle eta ikasle ohiek eskainitako ikuskizuna parrokiako saloian. *Eguberri egunean, abenduak 25, 13:00etatik 14:00etara erakusketa irekita egongo da.

CAFeko langileek zortzigarren protesta eguna izan dute gaurkoa, Eguberrietara arte lanuzteekin jarraitzea erabaki eta gero. Lan erregulazioaren kontrako oihua Gasteizeraino eraman dute ehunka langilek, Eusko Legebiltzarraren aurrean egindako manifesta...

Lanek 279.000 euroko aurrekontua izan dute, urte eta erdiz aritu dira Zumarragako kalea berritzen

Hemezortzi urte igaro dira jada, Legazpiko Haztegi ikastolan, jaiotza erraldoia eraikitzen hasi zirenetik. «Gabonetan, ikastola ingurua girotzeko zerbait egin nahi genuen, eta ideia hau bururatu zitzaigun», diote taldekideek. Ordutik, legazpiarrentzat derrigorrezko bisita bihurtu da jaiotzarena, baita kanpotik etortzeko ohitura hartu duten beste hainbatentzat ere. Jaiotza berezia Jaiotza honek, erraldoia izateaz gain, baditu beste berezitasun batzuk ere. Urtero gaiz aldatzen dute, jaiotzaren itxura goitik behera aldatuz. Hasierako jaiotzak «nahiko tradizionalak» izan baziren ere, gerora aldatuz joan ziren. Herrialde bat irudikatu dute azken urteetan «Bizkaia, Eskandinavia, Norvegia, Egipto eta Petra, batzuk aipatzearren». Aurten aukeratutako lurraldea zein den ez dute aurreratu, baina «paraje beroetara eramango gaituela» esan dute. Aurtengo muntaiako elementu nagusiena «faro bat» izango dela ere aurreratu dute. Zenbait figura mekanikoak izatea da jaiotza honen beste ezaugarrietako bat, «mugimenduan dauden piezak 20 bat dira», jakinarazi dute. Egitura urtetik urtera mantentzen bada ere, «aukeratutako gaiaren arabera jantziak edo itxura» aldatzen dizkiote. Hasiera hasieratik egiten diren figura guztiak pertsonaiak, etxeak edo eta bestelako eraikuntzak eskuz egindakoak dira «birziklatutako materiala erabiliz egindakoak». Jaiotza datorren larunbatean inauguratuko dute 17:00etan Haztegi ikastolako erakusleihoan. Datorren urtarrilaren 10era arte egongo da ikusgai, egun osoan zehar. Martxan jarrita ikusteko ordea, ordutegia jarri dute, «17:00etatik 21:00etara izango da martxan». Gabonetako egun [...]

Gabonetako kanpaina berezian murgilduta daude egunotan Bareak Merkatarien Elkarteko dendariak. Bareak Elkarteko dendetan lor daitezkeen txartelak bete eta abenduaren 23an egingo duten zozketan parte hartzeko aukera izango dute bezeroek. Loinazko San Ma...

[CAFeko langileek mobilizazioetako irudiekin eginiko bideoa] Abenduaren 20ra arte lau orduko lanuzteekin eta mobilizazioekin jarraitzea adostu dute CAFeko langileek. Horrela erabaki zuten atzo egindako batzarrean, astelehenean Zuzendaritzarekin izandako bileraren ondoren. Mobilizazioen hirugarren faseak aurreko bozketetan baino ezezko boto (161) gehiago izan bazituen ere, gehiengoa (1.157 boto) mobilizazioen alde azaldu zen. 84k zuri bozkatu zuen. Gasteizen eta Beasainen Lau orduko lanuzteekin batera, aste honetan beste bi mobilizazio nagusi ere egingo dituzte CAFen zuzendaritzaren asmoak salatzeko. Gaur, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egingo dute, beste enpresa batzuetako langileekin batera. Goizeko 10:00etan hogei autobus baino gehiago abiatuko dira Beasaindik Gasteiza. Lehendakaria aukeratzeko saioa egingo dute gaur Legebiltzarrean, eta hurrengo lehendakariari CAFeko zuzendaritzak hartutako erabakiaren kontrako mezua helerazi nahi dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak. Bihar, berriz, Beasainen, manifestazioa egingo dute, 10:00etan hasita. Datorren asteko mobilizazioak asteleheneko batzarrean erabakiko dituzte. Mobilizazio horien helburua, «enpresak EREa aplikatzeko hartu duen erabaki unilateralean atzera egin dezala eta komitearekin eseri dadila» eskatzea da, «sortu den egoerari irtenbidea bilatu eta alternatibak lantzeko», dio CAFeko Beasaingo Enpresa Batzordeak. ESK-ren oharra ESK sindikatuak ere CAFeko zuzendaritzaren jarrera salatu du, «Madrilen adosturiko Lan Erreformak ematen dion legezko amarru bat erabiliaz kutxa publikoen eskutik dirua aurreztu nahi duelako, langabeziako dirua benetan behar duenak jaso behar [...]

Atzo eguerdian sinatu zuten Eluska Gerriko Segurako alkateak eta Ikerne Badiola Gipuzkoako Kirol, Kultura eta Gazteria diputatuak, Segurako aterpetxeak bi gela Laiotz Herri Eskolari uzten dizkiola. Ikastetxeko haurren kopurua asko igo dela eta, leku fa...

Ordizian ospatu duten Euskal Herriko XV. Txistor Lehiaketa Balentin Odriozola azpeitiarrak irabazi du, bigarren urtez jarraian. Nikolas Lasa ordiziarrak laugarren egin du. Hau izan da sailkapena: 1.- Balentin Odriozola (Azpeitia) 2.- Jose Mª Beldarr...

Herriguneko kaleak itxita egongo dira ibilgailuentzat; garraio publikoa erabiltzeko gomendioa luzatu dute

Tomas Barrios Verdejo beasaindarrak 101 urte bete zituen atzo, eta Beasaingo Udalak oroigarria oparitu zion –irudian–. Joakina Cenizo emaztea alboan zuela jaso zuen Koldo Agirre alkatearen eta Iñaki Saldaña zinegotziaren eskutik oparia, bi alaba...

Goierriko Kaleratzeak STOP Desahuzioak plataformak elkarretaratzea egingo du datorren ostiralean, abenduak 14, 12:00etan Kutxabank parean, Ordiziako Plaza Nagusian. Esn dutenez, “Kutxabankek datorren hilabeteetan egingo dituen bizilagunen kalera...


