Tibeti buruzko hitzaldia eta bideo emanaldia egingo dituzte bihar Ordizian
Tibet Sutan. Horrela izendatu dute bihar arratsaldean Ordiziako udal areto nagusian eskainiko duten hitzaldia. Thupten Wangchen, Bartzelonako Tibeteko Etxeko zuzendaria eta Erbesteko Tibeteko Parlamenduko kidea bertan izango da. The burning question iz...
Tibet Sutan. Horrela izendatu dute bihar arratsaldean Ordiziako udal areto nagusian eskainiko duten hitzaldia. Thupten Wangchen, Bartzelonako Tibeteko Etxeko zuzendaria eta Erbesteko Tibeteko Parlamenduko kidea bertan izango da.
The burning question izeneko dokumentalarekin osatuko dute, bihar, Tibeteko egoeraz informatzeko saioa. Phagma Drolma elkarteak antolatu du, «Txinako gobernuaren inpunitatea salatu asmoz», esan dutenez. Euren datuen arabera, zazpi tibetarretik bat hil dute txinatarrek, 1,2 milioi osotara.
18:30ean hasiko dute hitzaldia eta dokumental emanaldia ondoren egingo dute.













