Emozioei buruzko tailerra izango da kultur etxean
Zumarragako Udaleko gizarte zerbitzuek antolatuta, emozioen kudeaketari buruzko tailerra egingo dute Zelai Arizti kultur etxean. Aitziber Gine psikologo legazpiarrak eskainiko du abenduaren 17, 18, 19 eta 20an, 15:00etatik 17:30era. Izena ondoko telefonora deituta eman daiteke: 943 72 91 55.













